Zortzi proiektu aukeratu dira Jet Lag Ideiak 11 lehiaketan
2011-04-20 12:59 jardunaldiakIdeia irabazleak hurrengoak dira: 100% fragmentados, Mercedes Alvarezena; Retromáquina, Mariangela Arteserena; Kalemonsters, Raul Lopezena; Miradas urbanas, Maitane Galarragarena; Oasis floracústicos, Jonathan Garciarena; Txalabilbote, Laura Silesena; Bilbao photowalk (Bilbao PW), Jon Egurrolarena; eta Urban knitting Bilbao, Ana Gonzalezena.
Zortzi proiektu aukeratu dira dagoeneko Jet Lag Ideiak 11 lehiaketan. Ideia irabazle horreek fase esperimental eta parte-hartzaile batetik igaroko dira, irailaren amaieran Jet Lag Fest 11 jaialdian erakutsi baino lehen, Bilbon.
Jet Lag Bio'11 Bilbao Urban Expressions ekimeneko antolakuntzeak jakinarazo dauenez, ideia irabazleak hurrengoak dira: 100% fragmentados, Mercedes Alvarezena; Retromáquina, Mariangela Arteserena; Kalemonsters, Raul Lopezena; Miradas urbanas, Maitane Galarragarena; Oasis floracústicos, Jonathan Garciarena; Txalabilbote, Laura Silesena; Bilbao photowalk (Bilbao PW), Jon Egurrolarena; eta Urban knitting Bilbao, Ana Gonzalezena.
Kontuak kontu, martxan dago honezkero Jet Lag Bio'11 Bilbao Urban Expressions programearen laugarren edizinoa, urtero gazteen sormena saritzen eta sustatzen dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!