Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagunea izango da apirilaren 24tik 30era

Bizkaie! 2011-04-18 14:09   Kulturea

2006. urtean laborategi moduan jaiotako topagune hau profesional zein ikasleentzako bideratuta dago, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz. Ekimenak bi adar izango ditu; bata formazinoan oinarrituta eta bestea AulestiArte deituriko egitasmoa.

Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagunea izango da aurten be, Aulestin (Bizkaia), apirilaren 24tik 20era bitartean, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleei edegia.

2006. urtean laborategi moduan jaiotako topagune hau profesional zein ikasleentzako bideratuta dago, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz.

Jardunaldien aurkezpenean Ander Lipus antzerkigileak ekimen xume baina espirituarentzat garrantzitsutzat jo ditu topaketak, eta Aulestiko herriari eskerrak emon deutsoz, agertzen dauen eskuzabaltasunagaitik. Markinarraren ustez, euskera hutsez gatxa da antzerkia jorratu, eskolak hartu zein emotea, hau da, formakuntzea garatzea; eta Aulestiko Topaketek bide bat zabaldu dabe horretan. Gainera, herri giroan garatzen diran topaketak aproposak dira antzerkiaren inguruan mobiduten garenok alkar ezagutu eta hartu-emonak garatzeko, bakotxak bere esperientziatik eta euskalkien bidez hizkuntzea be aberastuz. Ekimenak bi adar izango ditu; bata formazinoan oinarrituta eta bestea AulestiArte deituriko egitasmoa.

Formazinoaren atalean: 6 egunez eta egunean 8 orduz, euskerea mugarri, aspaldi lanean dabilzan aktore, ikerlari eta sortzaileak izango dira irakasle eta solaskide moduan: Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Maria Urzelai, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorza. Ikastaro guztiak euskeraz izango dira. Ikastaro trinkoaren salneurria 350 € da. Prezio honetan ikastaroaz gan, eguneko otordua eta lo egitekoa barruan dagoz.

Eskolak emoten denak gizonezkoak izan ziran igaz, eta danak emakumeak izango dira aurten. Aurten dagoeneko hamabi ikaslek emon dabe izena -hemen be emakumeak nagusi dira eta gizonezkoen kopurua bikoizten dabe-, eta azken ordukoren bat be onartuko leukien arren, oso kopuru polita da lanerako dino antolatzaileek.

Aurtengo ADEL seigarrena izango da, eta parte hartzen daben profesionalek eskainiko dituen ikastaroez aparte, AulestiArte atalean, aurten egunero egongo dira ekitaldiak eta antzerkia izango da nagusi, besteak beste, Munstroa, Stereo, Herio Heroi, Iduzkilore edo Errautsak lanak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu