'II. Musika Mahastietan' Arabako Errioxan garagarrilean

Bizkaie! 2009-07-02 18:13   Musikea

Ekitaldi honen ezaugarri bereizgarriena hauxe da: kontzertuak eszenatoki naturaletan izango dirala, Arabako Errioxa eskualdean betibe, ilunabarraren (eta batzuetan gauaren) ukutu bereziagaz. Kontzertuetan hainbat musika-estilo nahastauko dira, eskualdearen paisajean txertatuz.

Gasteiz zirku erraldoia izango da garagarrilean

Bizkaie! 2009-07-02 17:14

Garagarrilaren 4tik 12ra, munduko zenbait lekutako 4.000 inguru malabarista batuko dira Arabako uriburuan, Europako Malabaristen 32. Konbentzinoaren harian. Zortzi egunak bizi-biziak izango dira, eta, zirkuko zenbait diziplina ikusgai egongo diranez, oso gatxa izango da aspertzea.

Bilboko Aste Nagusia Kultur Ondarearen Altxor izentau dabe

Bizkaie! 2009-07-02 15:45

Aste Nagusia beste 44 hautagaigaz egon da lehian, besteak beste Sanferminakaz, Cadizeko Inauteriakaz edo Santiago Bideagaz. Danetara, 14.027 boto jaso ditu Bilboko Aste Nagusiaren hautagaitzeak. Sailkapenean bigarren, Leongo Filandón (12.687) izan da eta hirugarren, barriz, Santiago Bidea (11.893).

Biok, metal siku eta gordina

Saioa Torre Gereketa 2009-07-02 15:43   Musikea

'Hamar kantak osotzen dabe lana... edo hamabik'. Diskoaren kredituetan hamar kanta baino ez dagoz, 'hamaikagarrena minutu bateko isilunea da eta, hamahirugarrena, aurtengo Ibilaldiaren kantea, 'Gerizpetik eguzki begire', geuk egindakoa'. Disko honek aurrekoaren bidetik jo dau, metal gordinaren bidetik eta thrash ikutuakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinea Euskeraz programeak astegoien honetan emongo ditu lehen pausuak erkidegoko hainbat aretotan

Bizkaie! 2009-07-02 14:27   Barriak

Zinea Euskaraz ekimenaren helburuak ondokoak dira: EAEko zine areto komertzialetan estreinauko diran pelikulak euskeraz bikoiztu eta eskaintzea, film barrien gaztelaniazko estreinuakaz batera euskerazko bertsinoak be eskaini ahal izatea eta, horrezaz gan, kaleratzen diran DVD komertzialetan euskerazko bandea gehitzea.

'The Gories' eta 'Oblivians' talde estadubatuarrek Bilboko Kafe Antzokian joko dabe zapatuan

Bizkaie! 2009-07-02 12:45   Musikea

Taldeek disko esanguratsuak plazaratu ditue, Goner, Crypt eta In The Red Records zigiluakaz, besteak beste. Jon Spencer & Blues Explosion, Jay Reatard, The Delta 72, Atom Rhumba edota The Black Lips taldeek, berbarako, euren eragina daukiela esan daiteke. Kontzertua 21:30ean izango da, 22 euroan.

Telefonica Bandera - Bilbo Hiria Sari Nagusiagaz hasiko da zapatuan San Miguel Ligea

Bizkaie! 2009-07-02 11:17

Orio da Telefonica Bandera - Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituan taldea, hiru garaipen, hain zuzen. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu ditue, eta ondoko traineruok estropada bana irabazi dabe: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia.

Berrogeta lau bertsolarik emon dabe izena Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako

Bizkaie! 2009-07-02 10:28   Bertsolaritzea

Hamalau saiotako txapelketea izango da eta, 2005eko arrakastea errepetiduteko asmoz, BECen izango da finala. Txapeldun barria nor dan abenduaren 13an jakingo da.

'Gidoi Faktoria' espezializazino-programea eskainiko dabe Eiken-ek eta EiTBk datorren ikasturtean

z 2009-07-01 18:43

Programearen helburua ikus-entzunezko produkzinoan gidoilari adituak trebatzea da. Antolatzaileen esanetan, 'modu horretan, bete egingo litzateke telebistearen merkaduan eta aitatutako arloan dagoan hutsunea'.

Dobako 'wifi' zerbitzua jarri dabe Gasteizko udal zentro eta bulegoetan

Bizkaie! 2009-07-01 15:25

El Pilar, Judimendi, Arana, Hegoalde, Arriaga, Aldabe eta Iparralde udal zentroetan erabili ahal izango da 'wifi' zerbitzua, baita udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, Gazte Informazinoko Udal Bulegoan, Uri Espazioan eta Montehermoso Kultur Zentroan be. Datozan egunotan, zerrenda horri Lakua gehituko jako eta Ibaiondo udal zentroak be eskainiko dau zerbitzua inauguretan danean.

25.000 atxikimendu jaso ditu .eus domeinuak

Bizkaie! 2009-07-01 12:08

Interneten .eus domeinua lortzeko lanean dabilen PuntuEus Alkarteak bere ibilbideko lehen urte erdiaren emoitzak azaldu zituan atzo. 25.000 atxikimendu eta 30 elkarteren babesa lortu ditu alkarteak 2009ko hasieratik gaur arte www.puntueus.org webgunearen bitartez.

Udako ikastaroek ipuinaren egoerea euskal literaturan aztertuko dabe

Bizkaie! 2009-07-01 11:56   Kulturea

Egungo ipuingintzea izenburupean, garagarrilaren 1etik 3ra egungo euskerazko literaturan ipuingintzearen egoerea aztertuko da Bilbao Arte eta Kulturan (BAK).

'The naked Flame', Ivan Julian & Capsularen barriena

Bizkaie! 2009-06-30 18:40   Musikea

Aurkezpen kontzertua Andoainen pasa dan bagilaren 20an eskaini ostean, Frantzian sei kontzertu emon eta Santoñan eta Gijonen be jo ostean, Bermeoko Aritzatxu Rock Free Jaialdian izango da Ivan Julian & Capsularen lan barria zuzenean ezagutzeko aukerea. Hitzordua, garagarrilaren 18an izango da, Bermeoko Pergolan, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Liburuak kalean Getxon

Bizkaie! 2009-06-30 17:27   Kulturea

Danetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko jako publikoari: eleberriak, ipuinak, komikiak eta bestelakoak izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be topauko dabe hurreratzen diranek. Azken finean, udarako eta, berenberegi umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asiako hamar uririk txarrenak

Testua Zigor Aldama 2009-06-30 15:34   Bidaide

Asiako hamar uririk onenak aztertu ondoren, orain kontrako ezaugarriak dituenak komentauko doguz. Munduko kontinenterik jentetsuenean ez da horrelakorik falta ze, lurralde honetan, megauri erraldoiak edonon dagoz. Orain arte egin dodan balorazinoaren ondorioak aztertuta, lurralderik desatseginena, alde handiagaz ganera, India da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Liburuak Bilboko ugerleku eta parkeetan eskura Udal Liburutegi Sarearen eskutik

Bizkaie! 2009-06-30 12:27

Bilboko Udal Sarea osotzen daben liburutegiek ‘Udako liburutegia’ izeneko udako programea abiarazo dabe zortzigarren urtez. Ekimen honen helburua hilebete honeetan liburutegietan gordeta egoten diran liburuak bilbotarrakana helarazotea da, kanpoaldeko eszenatoki desbardinetara eroanez.

Izozkiak, udan bat baino gehiago

Amaia Lfaorga Dietetika Eta Gizaki Eklikaduran Diplomatua 2009-06-30 11:57   Jan edanak

Izozkiak oso elikagai nutritiboak dira, udan zein neguan jatekoak, beti neurriz, kaloria asko daukiezalako. Baina kontsumoa horrenbeste igotea… Argi dago publizidadeari nutrizionisten aholkuei baino jaramon gehiago egiten jakola.

Borja Cobeaga zinegileak Bilbon aurkeztu dau 'Pagafantas' izeneko bere lehen film luzea

Bizkaie! 2009-06-29 18:41   Barriak

Zine aretoetan garagarrilaren 3an izango da ikusgai 'Pagafantas' filma

Gaztea izan arren, Borja Cobeaga (Donostia, 1977) zinema munduko egilerik nabarmenenetakoa da dagoeneko; 2007an Oscarretarako izentapena jaso eban ‘Éramos pocos’ film laburragaitik eta 2001eko Goya sarietarako hautagai izan zan ‘La primera vez’ lanari esker esker. 'Pagafantas' filmagaz, Kritikearen Saria lortu dau Malagako Zinema Espainiarraren Jaialdiaren azken edizinoan.

IKAk eta Topaguneak mintzapraktika egitasmoak garatzeko hitzarmena sinatu dabe Oionen

Bizkaie! 2009-06-29 18:06   Euskerea berbagai

IKA euskaltegien koordinakundeak eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak hitzarmena sinatu dabe Oionen. Nafarroako eta Arabako zenbait eskualdetan euskera alkarteen eta euskaltegien artean dagoan loturea babestu eta sendotzeko egindako hitzarmena da. IKAren izenean Andoni Landak eta Topagunearen izenean Jasone Mendizabalek sinatu dabe.

Jon Idigoras ermuarra da Manuel Balsa 'El Ruso' Lehiaketearen lehen saritua

Bizkaie! 2009-06-29 17:47   sariak-autortzak

Epaimahaiak, Balsa bertan izanik, 1.000 euroko saria Jon Idigoras ermuarraren akuarelak merezidu dauela erabaki dau. Pintore amateur honek bere pinturan trebetasun handiz erakutsi ditu Martzana kalean eguerdiko argiaren eta itzalen efektuak.