Alfredo Baeschlin arkitekto suitzarra omenduko dabe Abadiñon

Bizkaie! 2011-04-27 18:21   sariak-autortzak

Alfredo Baeschlin arkitekto suitzarra jaio zala 128 urte beteko dira eguenean, hilak 28. Abadiñon bizi izan zan eta 1929an Euskal Herriko baserrien arkitektureari buruzko liburua argitaratu eban. Baeschlin-en omenez, eguenean, Gerediaga Elkarteak 1984an Abadiñoko Astola auzoko beseleizan ipinitako plakea barritu egingo dau.

Alfredo Baeschlin arkitekto suitzarra jaio zala 128 urte beteko dira eguenean, hilak 28. Abadiñon bizi izan zan eta 1929. urtean Euskal Herriko baserrien arkitektureari buruzko liburua argitaratu eban. Baeschlin-en omenez, eguenean, Gerediaga Elkarteak 1984. urtean Abadiñoko Astola auzoko beseleizan ipinitako plakea barritu egingo dau.

Alfredo Baeschlin Schaffhausen-en (Suitza) jaio zan 1883ko apirilaren 28an. Arkitekturea ikasi eban, Zurichen eta Alemanian. Bernako arte eta ofizioen eskolan irakaslea izan zan. Europan zehar bidaiatu ostean, I. Mundu Guda dala-eta, Bartzelonan bizi izan zan. Herrialde bakotxak estilo propioa izatea defendiduten eban, eta arkitekturan euskal estilo barritzaile baten sorreran parte hartu eban. 1920an, gaur egun EAEko Lehendakariaren egoitzea dan Ajuria Enea jauregia eregi eban.

1926 eta 1927 urteetan Abadiñon bizi izan zan, Bengoa jauregian, gaur egun bere omenez Alfredo Baeschlin izena daukan kalean egoan etxean. Abadiñon bertan hasi zituan baserrien inguruko ikerketak. Bilboko PNVren La tarde aldizkariak haren ikerketak argitaratzen zituan. Euskeraz be ikasi eban suitzarrak Abadiñon izan zan bitartean.

1929an plazaratu eban Euskal Herriko baserrien arkitekturearen ganeko lana, urteetan bertako arkitekturea ikasteko erreferentziazko liburua, hain zuzen be. Gerediagak orain hamar bat urte egindako Durango Merinaldeko nekazal arkitektureari buruzko irudi bankurako be Baeschlin-en lana oso garrantzitsua izan zan. Estibaliz Aldekoa-Otalorak eta Txelu Angoitiak egin eben proiektua, Alberto Santana historialariaren zuzendaritzapean. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzinoa izan eban Durangaldeko baserriei buruzko beharrak.

Lanean, baserri eta baserri ondoko eraikinen ganeko 1509 fitxa egin ziran. Herriz herri honako hau izan zan banaketea: Abadiño-270; Atxondo -147; Berriz -209; Durango-39; Ermua-12; Elorrio-229; Garai-57; Iurreta-157; Izurtza-53; Mallabia-145; Mañaria -79; Otxandio- 34; eta, Zaldibar-78.

Baserrien ganeko lana argitaratu barik egon da, eta azkenengo bi urteotan toponimiaren inguruko zuzenketak egin ostean, Gerediagak bere webgune barrituan sareratu dau. Proiektua egin zanetik baserriei buruzko informazinoa aldatu danez, Gerediagak ez dau datu-basea itxiko; izan be, jentearen laguntzinoagaz eta ekarpenakaz datuak gaurkotzeko asmoa dauka.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu