Hik Hasi Pedagogia Topaketek 34 ikastaro eskainiko ditue garagarrilean

Bizkaie! 2011-04-27 18:55   jardunaldiak

Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoek 12. ekitaldia egingo dabe aurten. Hik Hasi aldizkariak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dabe ekimena, garagarrilaren 4tik 6ra. Danetara, 34 ikastaro eskainiko dira, eta hainbat saio edegi.

Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoek 12. ekitaldia egingo dabe aurten. Hik Hasi aldizkariak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dabe ekimena, garagarrilaren 4tik 6ra. Danetara, 34 ikastaro eskainiko dira, eta hainbat saio edegi.

Donostiako Santo Tomas Lizeoan, Informatika Fakultatean eta Ekintza ikastolan izango dira ikastaroak. Matrikulea egiteko epea maiatzaren 1etik 31 arte egongo da zabalik. Hik Hasi-ren webgunean egin daiteke matrikulea: www.hikhasi.com. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagokikoek, urterik urte, 600 parte parte-hartzaile inguru batzen ditue.

Aurtengo barrikuntza nagusia, Hezkuntzaren etorkizuna amesgai, ekingai: nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak? hezkuntza-foroa izango da. Izan be, antolatzaileek hezkuntzeari buruzko kezkak eta proposamenak dituen hezitzaile, aditu edo sortzaileak batu gura ditue. Eleder Aurtenetxe izango da lehenengo batzar berezi honetako gidaria. Espazio edegiaren teknologiaren bidez hezkuntzeak bizitzan eta komunidadean dauen rolaz eztabaidatuko dabe.

Hezkuntza gaiei buruzko 34 ikastaro eskainiko dira edizino honetan: teoria pedagogikoak, familia, informatikea, adimen emozionala, aisialdia, osasun mentala, eta abar. Eskola guztiak euskera hutsean izango dira, bat izan ezik.

Jardunaldiak jakin-mina daukan edonori zabalik dagoz, baina batez be irakaskuntzan dabilzan hezitzaile profesionalentzako dira: ikastetxeetako irakasleak, musika eskoletako irakasleak, aisialdiko begiraleak, Pedagogiako, Psikopedagogiako, Psikologiako edo Magisteritzako ikasleak, hezkuntza aholkulariak, eta abar.

Topeketotan, 16:00etatik 18:30etara arteko saioak libreak izango dira, izena emon ez dabenentzat bere bai. EHAZE Euskal Antzerkizaleen Elkarteak antolatuta, antzerkiaren ganeko hainbat aurkezpen egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu