Elorrioko Arriolako XX. Jazz Blues Jaialdia Zemendiaren 12tik 22ra

Bizkaie! 2009-10-26 10:59   Musikea

Danetara, sei hitzordu izango dira zemendiaren 12tik 22ra. Bost blues talde eta bakarlari (Spikedrivers, Bluedays, Wilko Johnson + Benjamin Tehoval eta Chilis con carne) eta jazz estiloko beste hiru talde (Zemendiaren 12an jaialdiari hasierea emongo deutson Mina Agossi Trio, Miralta, Sambeat & Kamaguchi trio eta Points txekiar taldea).

Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak bere 25. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2009-10-26 10:20   Euskerea berbagai

Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurren hori ospatzeko ekintza batzuk antolatu ditu Bilboko Udaleko Euskara atalaren eta Ipar Kutxaren laguntzaz urriaren 27, 28 eta 29an. Ekitaldiak Bilboko La Casilla plazan jarriko dan karpa batean izango dira.

Miren Amuriza lehenengo Laudion; saioko hiru bizkaitarrak finalerdietara

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-10-26 09:31   Bertsolaritzea

Final laurenetako azken saioa emozinoz beteta egoan. Puntuazinoa gogoan, danok jakin gura genduan zeintzuk izango ziran zapatura arteko saioko irabazleei segiduko eutsien 11 bertsolariak. Zerrenda hori Onintza Enbeitagaz akabau da, besteak beste, Amaia Agirreren ─ateetan gelditu dan lehenengoa─kalterako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

8.200 lagunetik gora hurreratu dira III. Mangamor Jaialdira

Bizkaie! 2009-10-23 15:51   jardunaldiak

Aurreko urteetan baino espezializatuagoak izan dira aurten bertaratutako ikusleak. Ostatu-zerbitzuak lagunduta, kanpotik etorritako bisitarien kopuruan izandako gorakadea aitagarria da. Beste probintzia batzuetatik etorritakoak, guztira, 500 baino gehiago izan dira, eta Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Madril, Kantabria eta Galizia, barriz, presentzia handiena izan daben lurraldeak.

Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoan, Fatima Pastor eta Asier Mendoza irabazle

Bizkaie! 2009-10-23 15:35   sariak-autortzak

Aurtengo sarian, barrikuntza legez, bi akzesit egon dira, hizkuntza-modalidade bakotxeko bana. Saridunak: Ainara Hormaetxea ('Madame' lanagaz), gaztelaniaren modalidadean eta Lourdes Unzueta ('Badator, badator, badatorrela otsoa' lanagaz), euskerearenean izan dira.

Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Foruan

Bizkaie! 2009-10-23 15:21   Euskerea berbagai

Urriaren 31n, Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Foruan (Bizkaia), Frantziskotarren eleizan, goizeko 11:00etan.

Urriaren 26tik 31ra Frank Lloyd Wrighten bizitza eta lana zinema-zikloa izango da Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2009-10-23 14:40   Barriak

Arkitekto estadubatuar handiaren bizitza eta lanari buruzko dokumentalen eta fikzinozko zinemaren aukeraketa bat izango da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan Milano Doc Festival-egaz lankidetzan antolatuta. Filmak Museoko Entzungelan eskainiko dira urriaren 31ra arte. Jatorrizko bertsinoan eta gaztelaniazko azpitituluakaz, proiekzinoak 19:30ean hasiko dira.

Javier Galparsorok eta Aldauri Fundazinoak jaso dabe Bilbo Iparra-Hegoa II. Saria

Bizkaie! 2009-10-23 12:25

Javier Galparsoro Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordeko presidentea eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako urigunea berreskuratzeko lanean dagozan taldeak batzen dituan Aldauri Fundazinoa saritu ditu Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Sailak.

Bilboko Udalak lokal bat laga deutso Eusko Ikaskuntzari

Bizkaie! 2009-10-23 11:14

Eusko Ikaskuntzak Bizkaiko egoitza barria izango dau Isozaki torreetan, Bilboko Udalagaz sinatu dauen lagapen-hitzarmenari esker. Epeak irauten dauen bitartean -hamar urte-, lokala Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko egoitza legez baino ezin izango da erabili.

Gernikako Urriko Azken Astelehenak 298 postu izango ditu aurten

Bizkaie! 2009-10-23 10:49

Danetara, 298 postu izango dira Gernika-Lumon datorren urriaren 26ko Urriko Azken Asteleheneko azokan, eta azken urteetako jokereari jarraituz, artisauak izango dira salmenta postu gehien okupauko dituenak, 42 tokigaz. Era berean, gaztaia izango da presentzia handiena izango dauen produktua, guztira 61 produktore izango baitira.

BAD-en hamaikagarren edizinoko kartela egitarauaren atal bihurtu da aurten

Bizkaie! 2009-10-22 18:47   Kulturea

BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XI. Jaialdia, urriaren 26tik zemendiaren 8ra

XI. BAD iragarten dauen kartel ikusgarria Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren nortasun ikur bilakatu da, baina ekimenaren aurtengo edizinoan, egitarauaren atal be bihurtu da Mabi Revuelta bilbotar artistearen lanari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Omenaldia egingo deutso Getxok Jose Martin Elizondo antzerkigileari

Bizkaie! 2009-10-22 17:54   sariak-autortzak

Getxoko XXVII. Antzerki Jardunaldiak dirala eta, zapatuan, urriak 24, omenaldia egingo jako aurtengo zezeilean hildako José Martín Elizondo antzerkigileari. Hitzordua Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da, 20:00etatik aurrera.

'Boludezimak', dezima argentinarren inguruko ikastaroa Algortan

Bizkaie! 2009-10-22 17:52   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak atseden-astea dauela aprobetxauta, Algortako Bertsolari Eskoleak dezima (Iberoamerikako inprobisazinoaren estrofa nagusia) hurretik ezagutzeko ikastaroa antolatu dau bere egoitzan urriaren 27ko iluntzerako. Azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emongo ditu, gaztelaniaz.

Joseba Gotzonek lau kontzertu emongo ditu Argentinan

Bizkaie! 2009-10-22 15:26   Musikea

Joseba Gotzonek Argentinara egingo dauen laugarren biran lau kontzertu eskainiko ditu: lehenengoa, urriaren 23an, Paranáko '3 de febrero' antzokian; 24an, San Nicolás de los Arroyos-eko Aguiar Udal Antzokian; 27an, Buenos Aireseko Lounge Klubean eta, azken buruan, hilaren 28an, La Platako Las Malvinas Kultur Zentroan birea amaitutzat emongo dau.

Ebook, etorkizuneko liburua izango ete da?

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-10-22 11:57

Oraintsu amaitu da munduko liburu azokarik handiena eta garrantzitsuena, Frankfurtekoa (Alemania). Azokan egon diran mundu guztiko argitaletxeen artean inkesta bat egin da, etorkizunari begira ia zelako eretxiak daukiezan 'ebook'-en ganean. Inkesta horretan egindako galderak gehi beste hainbeste ekarri doguz gurera.

Badatoz Getxoko zinema zikloak

Bizkaie! 2009-10-22 11:56   Barriak

Zinea urtebete egon da Getxoko kultura egitarautik kanpo, Getxo Antzoki barria eregiteko lanakaitik, eta aurten proiekzinoak bueltan dira, oraingo honetan Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. 2009-2010 zinema denporaldia barikuan, urriaren 23an, hasiko da Clint Eastwooden 'Gran Torino' filmagaz.

Zertarako balio dau ordutegi-aldaketeak, lurtarrak zoratuarazoteko baino ez bada?

Angel Dominguez 2009-10-22 10:58   Begi betegarri

Bilboko Artelan Berreginen Museoak hezkuntza-egitasmo bat jarri dau abian

Bizkaie! 2009-10-22 10:45   kulturbiz

Egitasmoa 2009-2010 ikasturterako Bilboko Artelan Berreginen Museoaren eta Arte Eder Museoaren, Inmaculada Hijas de Jesús ikastetxearen eta Miguel de Unamuno Institutuaren arteko alkarlanerako programa pilotu legez sortu arren, museoaren arduradunen asmoa ekimen barritzaile hau hurrengo urteetan nahi daben ikastetxe guztietara zabaltzea da.

'Agurrik gabeak', Borrokalari Antifaxisten II. Omenaldia Durangon

Bizkaie! 2009-10-21 18:43

Datorren barikuan, urriaren 23an, Durangon egitekoa dan 'Agurrik gabeak' ekitaldia (Faxismoaren kontra burrukatzearren, hil, desagertu eta fusilautako durangarren omenez) aurkeztu dabe gaur.

»» Ikusi argazki guztiak (2)