Euskerearen familia transmisinoa lantzeko saio bereziak antolatuko ditue Berrizen
2011-06-16 14:29 Euskerea berbagaiUda ostean egingo dira saio bereziak, baina datozen egunetan Udalaren erroldatik abiatuz telefono bidez bat egingo dabe guraso eta bikote gazteakaz. Euskeraz egiten daben bikoteen jarrerea indartu, eta aldaketaren bat egiteko prest dagozan bikoteak identifikau, eta aldaketa hori emoten laguntzea da helburua.
Berrizko Udalak guraso eta bikote gazteei, euren seme-alabakaz euskerea egunerokoan erabili ahal izateko bitarteko, baliabide eta aholkuak emongo deutsezan saioak antolatuko ditu.
Uda ostean egingo dira saio bereziak, baina datozen egunetan Udalaren erroldatik abiatuz telefono bidez bat egingo dabe guraso eta bikote gazteakaz. Euskeraz egiten daben bikoteen jarrerea indartu, eta aldaketaren bat egiteko prest dagozan bikoteak identifikau, eta aldaketa hori emoten laguntzea da helburua. Horretarako, guraso eta bikote gazte horreek izan leikiezan bakotasun eta beharrizanak identifikau ostean, horreei aurre egiteko baliabideak aztertuko dira. Seme-alabakazko hartu-emonetan ez eze, egunerokoan be euskeraz jardutearen garrantziaz hausnartuko dabe.
Berrizko Udalak euskerearen erabilereari buruz egindako diagnosian jasotako bakotasun eta ahuleziei aurre egiteko beste ekimen bat da honakoa. Esangura horretan, udabarrian, DBHko ikasleakaz euren arteko hartu-emonetan euskerearen erabilera informala lantzeko tailerrak egin dira.
Beste alde batetik, ekimen honen osogarri, Alkarbidegaz alkarlenean abian ipini dan Eman giltza proiektua izango da, euskerearen transmisinoan sortu daitekezan zalantzak argitzeko eta laguntzinoa topetako gunea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!