Bilbok hirugarren Gau Zuria ospatuko dau bagilaren 18an

Bizkaie! 2011-06-15 12:26

Zapatuan, bagilaren 18an, Bilbo gauez be zabal-zabalik egongo da, III. Gau Zuria ospatzeko. Museoak edegita egongo dira, eta uriko hainbat lekutan kultur emonaldiak izango dira. Egitaraua 20:30ean hasiko da eta goizaldeko 2:00etan amaituko da. Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak antolatu dau ekimena, Bilboko Udalaren lankidetzeagaz.

Bilbao 700 Fundazioaren helburu nagusia Bilboko kultur azpiegituren edukia nabarmentzea da. Herritarren parte-hartzea eta konplizidadea garrantzitsua izango dala azpimarratu dabe antolatzaileek. Gau Zuriak Bilbon zehar ibilteko konbitea egingo dau, uriko txokoa esanguratsuenak beste modu batera ikusteko, musikearen, jantzearen, umorearen, ikus-entzunezkoen edo kale-animazinoaren bidez.

Aurtengo Gau Zuria Bilboko hainbat espaziotara zabalduko da: Euskal Museoa, Arte Eder Museoa, Guggenheim Museoa, Bidebarrietako Liburutegia, Alondigea, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Zabalguneko eraikina, Santiago Katedralaren ataria, Ramon de la Sota kaia (Itsas Museoaren ondoan) edo Zazpi Kaleak.

Gau Zuriaren lehengo edizinoan eguraldi txarrak makina bat ekitaldi bertan behera itxiarazo zituan, esaterako, Goran Bregovicen kontzertua. Aurten be barriro etorriko da musikari kroaziarra. Euriagaz arazorik ez izateko, antolatzaileek, emonaldi guztiam barrualdean egiteko erabagia hartu dabe.

Programan izen bertako eta kanpoko artistak dagoz, diziplina askotakoak: Blanva-Liren jantza-konpainia, Mario Gas eszena zuzendaria, Jose Ibarrola artistea, Txalap.Art konpainia, Bilboko akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Sozietate Koralaren Kontserbatorioko Abesbatza eta Iralabarriko San Antonioko Abesbatza.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu