Bagare! lemapean, Arabako ikastolen aldeko jaia, Laudion

Bizkaie! 2011-06-17 12:30   Euskerea berbagai

Domekan, bagilaren 19an, Arabako ikastolek jai handia egingo dabe Laudion, Bagare lemapean. Ikastolen aldeko egunaz gan, Laudioko ikastolearen 40. urteurrena be ospatuko dabe. Egitaraua goizeko hamarretan hasiko da.

Domekan, bagilaren 19an, Arabako ikastolek jai handia egingo dabe Laudion, Bagare lemapean. Ikastolen aldeko egunaz gan, Laudioko ikastolearen 40. urteurrena be ospatuko dabe. Egitaraua goizeko hamarretan hasiko da.

Arabako ikastolen jaia Laudioko Galmaka auzoan hasiko da, izan be bertan emon zituan lehenengo pausuak 1971ean gaur egungo ikastetxeak. Leku askotan emon behar izan ziran eskolak urteetan, enpresa bateko txaletean, aurrefabrikautako eraikinetan, Galiziako Alkartearen egoitzan eta abar. 1978an, gurasoen kooperatibeak gaur egungo zentroa egin eban. Urte guzti horreetan ikastolearen alde behar egin dabenei omenaldia eskainiko deutse Araba Euskarazek, aurtengo lemearen bigarren zatiak azaltzen dauenez, Izan zirelako gara eta garelako izango dira.

Domekan, goizean goizetik danetariko jarduerak izango dira Laudion. Ibilbidea hamarretan edegiko dabe. Lau gune egongo dira: Bagare! (erdigunea), Bagera! (parkea), Bagire! (Ugarte) eta Bagara! (Ellakuri).

Lehenengo gunean, herri kirolak (aizkolarika, trontzalariak, harri-jasotzaileak...), bertsolariak eta erromeria (Sokaide eta Izargi) preparau ditue. Bagera!n, umeentzako tailerrak, Santa Lucia abesbatzaren emonaldia, Disko Festa eta The Sparteens, Maldan behera eta Nahixan taldeen kontzertuak izango dira. Hirugarren gunea umeentzako berezi-berezia da, bertan egongo da-eta Irrien Lagunak Klubaren txokoa. Bagara! izenekoan musikea izango da nagusi, han joko dabe The fucking birds, Apurtu arte, Txapelpunk, Ze Esatek! eta Governors bandek.

Antolatzaileek azpimarratu dabenez, garraio publikoa erabiltea komeni da. Euskaltegi eta alkarteek antolatutako autobusez aparte, Gasteiz aldetik autobus bereziak ipiniko ditu martxan La Unión enpreseak, eta Bizkaian, Renferen trenak hogei minuturo urtengo dira.

Araba Euskarazen bideoa ikusteko, klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu