Aurkeztutako gehienek gainditu ditue hautaprobak, bai EAEn bai Nafarroan

Bizkaie! 2011-06-16 18:48

Unibersidadera sartzeko probak egin zituen ikasle gehienek azterketak gainditu egin ditue; Euskal Autonomi Erkidegoan, % 95,96k, eta Nafarroako Foru Erkidegoan, % 94,7k. EHUra sartzeko probetara 8.413 ikasle aurkeztu ziran, eta Nafarroan, 2.393 ikasle.

Unibersidadera sartzeko probak egin zituen ikasle gehienek azterketak gainditu egin ditue; Euskal Autonomi Erkidegoan, % 95,96k, eta Nafarroako Foru Erkidegoan, % 94,7k. EHUra sartzeko probetara 8.413 ikasle aurkeztu ziran, eta Nafarroan, 2.393 ikasle.

EAEn, hizkuntzearen arabera, 5.079k egin eben euskeraz selektibidadea, eta % 97,87k gainditu dau; gaztelaniaz, barriz, 3.334 aurkeztu ziran eta % 93,04k gainditu dau. Nafarroan, hautaprobak euskeraz 566 gaztek egin zituen, eta % 97,35k gainditu dau; gaztelaniaz 1.827 gazte izan ziran, eta % 93,9 gainditu dau. Beraz, bai EAEn bai Nafarroan euskerazko taldeek emoitza hobeak lortu ditue.

EHUko Carmen González Murua Akademia Antolakuntzako erretoreordearen eretxiz, aurten unibersidadean sartzeko probetako emoitza errealak, zehatzak, aurreko urteetan izandakoen antzekoak dira, eta ez dago aldaketa nabarmenik. Eta holan izan da bai orokorrean zein eztabaida sortu dauen Kimikako fase espezifikoan be. Orain egun batzuk hartutako erabagiagaz (ariketa horren balorazino bikotxa egitea eta, kasu bakotxean, ikaslearentzako onuragarriena dana aukeratzea) kolektibo osoaren eskubideak bermatu nahi izan ziran, eta azken emoitzek hori berretsi dabe.

Gonzálezen ustez, garrantzitsuena lortutako kalifikazinoak ikasleen ezagutzakaz bat etortea da. Halanda be, egunotako nahasmena dala-eta parkamena eskatu dau. Unibersidadeak benetan sentiduten dau sortutako egoerea, eta ulertzen dau horrek eragin dauen ezinegona ikasleen, familien, bigarren hezkuntzako irakasleen eta unibesidadeko irakasleen artean, eta eskura dituan bitarteko guztiak erabiliko ditu egoerea errepetidu ez daiten.

EHUko behin betiko notak garagarrilaren 2an argitaratuko dira, bagilaren 17tik 21era arteko erreklamazinoa egiteko epea eta bigarren zuzenketak eskatzeko epea amaitu ostean. Hautaproben ezohiko deialdia garagarrilaren 6, 7eta 8an izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu