Ehun ikusle baino gehiago hurreratu dira Birminghameko Zinemaldi euskaldun, galego eta katalanera

Bizkaie! 2011-06-15 11:11   Barriak

Hiru pelikulak jatorrizko bersinoan ikusi ziran, ingelesezko azpititulakaz. Proiekzino guztiak dobakoak izan ziran Etxepare Euskal Institutuak, Ramon Llull Institutuak, Galiziako Xuntak eta Birminghameko Unibersidadeak emondako babesari esker.

Birminghameko Unibersidadeak antolatuta, lehen Zinemaldi euskaldun, galego eta katalana ospatu zan maitzean Midlands Arts Centre arte gune ezagunean, eta 100 ikus-entzule baino gehiago hurreratu ziran. Hainbat sari irabazitako hiru pelikula proiektau zituen, zuzendariek eurek aurkeztuta. Proiekzinoen ostean, eztabaida saioak egin ziran, eta ikus-entzuleek pelikulen inguruan zituen galderak egin ahal izan eutsiezan zuzendariei.

Zinemaldia hainbat laudorio jaso dituan Elisa K, Judith Colell eta Jordi Cadenak zuzendutako film katalanaren proiekzinoagaz hasi zan. Filman umezaroan sufridutako sexu jazarpenen ondorio traumatikoak aztertzen dira. Katalanez produzidutako lan hau Lolita Boschek idatzitako Elisa Kiseljak liburuan oinarrituta dago, eta bertan, Elisa izeneko 10 urteko ume bat da protagonistea. Aitaren lagun batek bortxatu egiten dau, eta 'ezbeharra' subkontzientean gordeten dau. Jordi Cadena filmeko zuzendariak gustura erantzun zituan eztabaida saioan egindako galderak, istorioaren argumentuaren eta istorio hori kontetako baliabide zinematografikoen artean dagoan loturearen inguruan.

Euskal zinemaren ordezkaria, barriz, kritikoek goraipatu daben 80 egunean filma izan zan, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua. 80 egunean euskeraz kontautako istorio zintzo eta umoretsua da, 50 urte alkar ikusi barik pasau daben 70 urteko bi lagunek, emakumeak biak, barriro be topo egin eta bien artean amodiozko hartu-emonak zelan sortzen diran kontetan dauena. Jon Garaño zuzendariak pozik berba egin eban persona helduen arteko hartu-emon homosexualen inguruko istorio eder honi buruz.

Azkenik, Crebinsky film galegoak emon eutson amaierea Zinemaldi honi. Crebinsky anaiak eta euren behia faro batean hazi dira, eta itsasoak dakartzan gauzak batuta bizirauten dabe: crebas dalakoak batuta. 1940an zehar Espainian bizi diran jazoera belikoetatik urrun bizi dira holan. Crebinsky filman sortzen dan errealismo ameslariak osotutako unibersoak galdera asko sorrarazo zituan, Enrique Otero zuzendariak proiekzinoaren ostean erantzun zituanak.

Hiru pelikulak jatorrizko bersinoan ikusi ziran, ingelesezko azpititulakaz. Proiekzino guztiak dobakoak izan ziran Etxepare Euskal Institutuak, Ramon Llull Institutuak, Galiziako Xuntak eta Birminghameko Unibersidadeak emondako babesari esker.


Euskerea, galegoa eta katalana ikasteko aukerea Birminghameko Unibersidadean

Birminghameko Unibersidadea bakarra da Erresuma Batuan ikasleei euskerea, katalana eta galegoa ikasteko aukerea emoten deutsena, unibersidade ikasketen barruan. Ramon Llull Institutuagaz, Etxepare Euskal Institutuagaz eta Galiziako Xuntagaz sinatutako akordioei esker, ikasle kopuru handia dabil euskal, katalanera eta galegoagaz lotutako kulturea eta hizkuntzea ikasten.


Kontakturako:

Elisenda Marcer, katalan ikasketak:
e.marcer@bham.ac.uk
Xaviera Paya, euskara ikasketak:
x.payaruiz@bham.ac.uk
Antia P. Barreiro, galego ikasketak:
a.p.carreiro@bham.ac.uk
Euskara, katalan eta galego ikasketen bloga:
http://www.galbascat.blogspot.com
Bideo laburpena:
http://www.youtube.com/watch?v=SULocHwF_S0
Argazki galeria:
http://www.youtube.com/watch?v=SULocHwF_S0
Argazkiak deskargatzeko:
http://www.flickr.com/photos/64028354@N06/sets/72157626952543922/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu