BizBAk programeak erakusketa bigaz amaituko dau aurtengo ikasturtea
2011-06-16 11:14 KultureaBizBAk Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturaren egitarauak ikasturtea amaitutzat emongo dau, bagilaren 16tik aurrera UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ikusgai egongo diran erakusketa bigaz: Megalímite. Zona conturbada del valle de México, Mexikoko Uritik zehar argazki bidez egindako ibilbidea, eta In the name of Kernel. Series: Ironbird, bideora egokitutako software proiektua.
BizBAk Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturaren egitarauak ikasturtea amaitutzat emongo dau, bagilaren 16tik aurrera UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ikusgai egongo diran erakusketa bigaz: Megalímite. Zona conturbada del valle de México, Mexikoko Uritik zehar argazki bidez egindako ibilbidea, eta In the name of Kernel. Series: Ironbird, bideora egokitutako software proiektua.
Megalímite. Zona conturbada del valle de México erakusketan Mexiko Uri ingurutik egindako argazkiak batu ditu Feike De Jong kazetari eta artisteak. Irudi guztiak 2009ko zemendian eta abenduan egindakoak dira. Berrogeita hamaika eguneko bidaian munduko uririk handienetakoa danaren auzo ezezagun eta arriskutsuenak ikusi zituan. De Jong-ek eta Eric Werkhoven artista multimediak proiektu berezia atondu dabe BizBAKerako, bisitarien gogoeta eragiteko asmoagaz.
Aretoan milaka argazki proiektauko dira, gero eta abiadura handiagoan gelan momentu horretan dagoan jente kopuruaren arabera. Komunidade zentzuaren ganeko hausnarketea eragin gura dabe artistek, eta Mexiko Uriko errealidadea agirian itxi bere bai.
Joan Leandre bideo-artisteak In the name of Kernel. Series: Ironbird proiektuan softwarea, hacker kulturea eta bideo-artearen arteko loturea aztertu ditu. Hasieran, ikusleak hiru dimensinoko animazinoa dala pentsauko dau, baina proiekzinoak aurrera egin eta beste zeozer be badagoela igarriko dau. Urte bi emon ditu artista kataluniarrak egitasmoa amaitzeko. Paisaiak eta kokalekuak guztiz aldatu ditu egileak, ezusteko elementuak gehitu ditu han eta hemen, erdi metaforikoak eta erdi surrealistak.
Erakusketak Bilboko UPV/EHU Bizkaia Aretoan, Abandoibarran, dagoz ikusgai, irailaren 2ra arte. Aretoa astelehenetik barikura dago edegita, 8:00etatik 20:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!