I. Gerardo López de Guereñu Sariak baditu irabazleak

Bizkaie! 2011-06-17 15:39   Euskerea berbagai

Gerardo Lopez de Guereñu sariketeak Arabako etnografia, folklore eta toponimiari buruz lan ugari egin dituan izen bereko arabar etnografoa omentzen dau. Era berean, euskereak historian zehar Arabako gizartean izan dauen presentzia jakinarazoteko asmoz sortu da aitatu saria.

Gerardo Lopez de Guereñu sariketeak Arabako etnografia, folklore eta toponimiari buruz lan ugari egin dituan izen bereko arabar etnografoa omentzen dau. Era berean, euskereak historian zehar Arabako gizartean izan dauen presentzia jakinarazoteko asmoz sortu da aitatu saria. Jakinarazpen hori ondokoen bidez egingo da: batetik, hizkuntza ondarearen bitxitasunak: euskerearen presentzia gizartean (familia, auzoa, herria, koadrilla, lurraldea) jasoten dabenn lanak: toponimia lanak eta euskereak gaztelanian itxi dauen substratu edo aztarneari buruzko lanak. Bestetik, personen adierazpenak: lurraldean euskereagaz zerikusia daben kontakizunak, lekukotasunak, bizipenak, bitxikeriak, ipuinak, esaerak, jolasak, abestiak edo herri ohiturak.

Aurten Arabako lurralde historikoko eta Trebiñuko ikastetxeetako Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek hartu dabe parte lehiaketan. Aurkeztutako lanen artean hiru nagusitu dira eta honeek gaur, hilak 17, jasoko dabe jagoken saria. Sari banaketa Arte Ederretako Museoan gauzatuko da arratsaldeko 19:00etan. Bertan, besteak beste, Elena Martinez de Madina historialariak Arabako toponimiari buruzko hitzaldia eskainiko dau.

Gerardo Lopez de Guereñu Galarraga (Gasteiz, 1904 - 1992) Arabako etnografian, folklorean eta toponimian ez eze historia eta argazkigintza arloetan be nabarmendu zan. Liburu eta artikulu sorta izugarria idatzi eban herrialde honen inguruan eta horreetatik Voces alavesas eta Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y pueblos alaveses nabarmentzen dira. Erderaz idatzi baeban be, bere lanek daben garrantziagaitik Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izentau eban eta Arabako etnografiaren aitalehena dala esan ohi da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu