Errusia eta Peruko jantzak Berrizko Nazinoarteko Folklore Jaialdian
2009-07-21 14:56 KultureaEkitaldiak garagarrilaren 22an eta 23an izango dira, Berrizko Olakueta frontoian, gaueko 22:00etan. Sarrerea 5 eurokoa da nagusiena eta euro batekoa 16 urtetik beherakoena.
Ibarrangeluko Udalak eta Labayru Ikastegiak Ibarrangeluko historia eta ohiturei buruzko liburua aurkeztuko dabe
2009-07-21 14:40'Ibarrangelu kantu eta kontu' liburuan, Ibarrangeluko hizkuntza-ondareari, ohiturei eta kultureari buruzko materiala jasoten da. Herriko abade Domingo Zuluaga jaunak urteetan egindako lanaren ondorioa da bildumea, eta ekarpen aberasgarria egiten deutso euskal kultureari.
Odolak ez dau loituko txinatar mirakulua
2009-07-21 11:59 BidaideAurrekoetan argi gelditu ez bazan, orain uigur etniakoek gogorarazo deuskue txinatar guztiak ez dirala maila berekoak. Zergaitiak eta egoerea nahikoa ilunak diran arren, Txinak gogor jo dau ipar-ekialdeko Xinjiang probintziako gitxiengo etniko musulman horren kontra.
Joseba Solozabal, 2009ko Aste Nagusiko pregoilari
2009-07-20 15:52 Jai Batzordeak Joseba Solozabal kazetaria izentau dau 2009ko Aste Nagusiko pregoilariAzken 31 urteotan egin dauen moduan, Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Alkartea arduratuko da jantziez, holan, Joseba Solozabal eta txupinerea, Sonia Polo, 2009ko Aste Nagusian zehar benetan dotore ibil daitezan.
Udako jaien osteko biharamuna hondartzan... Kontuz gero, kixkaldu barik!
2009-07-20 15:16 Begi betegarriBilboko auzoak protagonista Distrito Foto Argazki Lehiaketan
2009-07-20 14:55 kulturbizDanetara, 4.935 euro banatuko ditu sarietan modalidade bakotxean, papelean (koloretan eta zuri-baltzean) eta euskarri digitalean. Modu hau da aurtengo edizinoak barrikuntza legez dakarrena. Modalidade barri honetan parte hartu nahi dabenek, argazkiak www.bilbao.net/distritofoto webgunera bialdu leikiez irailaren 7tik 18ra bitartean.
Víctor García de la Concha: 'aginpidea autortzen ez jakon akademia batek nekez emongo ditu arauak'
2009-07-20 12:43 BarriketanRAEko zuzendaria
Gasteizera joan dira Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketako hiru sariak
2009-07-20 11:43Lehenengo saria, 1500 eurokoa Rage eta Keros bikote gasteiztarrarentzat izan da 'Rage eta Kerosekin Mutriku salbu dago' lanagaitik.
Akademien arteko alkarlana sendotzea helburu, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizunetako ondorioa
2009-07-17 16:51 Euskerea berbagaiAkademietako buruek, hau da, Víctor García de la Concha, Xosé Ramón Barreiro, Joan Martí eta Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dabe hizkuntza guztien arteko alkarbizitzearen garrantzia, baita herri guztien hizkuntza-ondarea jagotea eta babestea, ezinbestekoa dala.
Txina, Peru eta Euskal Herriko taldeak Getxoko 25. Folklore Jaialdian
2009-07-17 16:44 KultureaOhi bezela, saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Sarrerea dobakoa izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
195 Erakunde barrik eskuratu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria krisi garaian
2009-07-17 16:16 Euskerea berbagai 40.000 lagun baino gehiago dabilz Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean laneanAzken urtean be, krisi garai betean, 195 entidade barrik lortu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria. Gutiérrezen ustez, emoitza horreek lortu dira euskeran inbertiduteak onurak dakartsozalako enpreseari.
Ikus-entzunezkoen sektoreko euskal enpresa nagusietako batzuk Canneseko MIPCOMen izango dira datorren urrian
2009-07-17 15:44 BarriakOraingoan, euskal ordezkaritzea enpresa honeek osotuko dabe: 3Koma, Baleuko, Expressive, Flying Apple, MediaBost, Pausoka, Retelsat, Western Films, Somuga, Audiovisual 21, K 2000, Moztu Filmak eta Donostia Films.
Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen X. edizinoa arrakastatsutzat jo dau UPV-EHUk
2009-07-17 15:18 jardunaldiak 700tik gora ikaslek jaso ditue puntako irakasleek eskainitako maisu-eskolak, tailerrak eta berbaldiakKultura eta gizartean espezializautako ikastaro honeetan artea, jantzea, musikea, zinea, arte eszenikoak, komunikazinoa, literaturea, hezkuntzea, uria, baita krisi ekonomikoa be, alderdi eta modu desbardinetan jorratu dira, betibe kritikea eta hausnarketea jarduera praktikoagaz buztartuz.
Portugaleteko XXXV. Nazinoarteko Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 25era
2009-07-17 11:47 KultureaPortugaleteko eta Euskal Herriko Nazinoarteko 35. Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 31ra bitartean egingo da aurten eta Errusia, Hegoafrika, Txina, Peru, Armenia eta Zelanda Barriko taldeek parte hartuko dabe Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeagaz batera.
Bilboko eta Vareseko udalek musika talde barrien emonaldiak alkartrukatzeko hitzarmena sinatu dabe
2009-07-17 10:57 MusikeaSopelanako eta Bilboko gazteek osoturiko Rise to Fall metal taldea izango da lehenengoa, izan be, Vareseko Summerfest jaialdian joko dau garagarrilaren 25ean, eta horren trukean, Italiatik Juliet's Crying taldea etorriko da Bilbora.
Ehundik gora umek parte hartuko dabe BilbaoMusikak udaleku musikalen lehen txandea amaitzeko antolatutako ikuskizunean
2009-07-17 10:37 MusikeaAzken hiru urteetan izan dauen arrakastea ikusirik, esperientzia hau errepetidu egin dau BilbaoMusikak, 4 eta 12 urte bitarteko eskola-umeentzat zuzenduriko ikastaro honeekaz, opor garaian musikearen mundua ezagutzeko aukerea emonez eta euren edadeko ganerako umeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskaintzen jakelarik.
Euskaltzaindia, laurogeita hamar urte geroago: euskara, herri-erakunde
2009-07-17 10:11 Euskerea berbagaiHasiera-hasieratik izan zuten argi Azkueren inguruan batu ziren euskaltzaleek zer egin behar zuen euskararen akademiak: bateko, euskararen ikerketa eta batasuna bultzatu, eta, besteko, gizarte-erabilera sustatu. Sortu ere, bi alor sortu zituzten euren zereginetan: IKER eta JAGON, egun ere bere horretan dihardutenak.
Ondarroako Liburu eta Disko Azokea zabalik izango da garagarrilaren 17tik 26ra bitartean
2009-07-16 16:49 KultureaItsasaurreko plazak Ondarroako Liburu eta Disko Azokea hartuko dau garagarrilaren 17tik garagarrilaren 26ra bitartean. Hogeita bi erakusmahai jarriko ditue argitaletxeek euren produktuak erakusteko eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik aste bitartean, asteburu eta jaiegunetan 21:30ean zarratuko badira be.
Jet Lag Bio 09-k 6.000 bisita baino gehiago izan ditu maiatzaren 26tik
2009-07-16 14:42Jet Lag Bio 09 Bilbao Urban Expressions ekimenaren webguneak 6.000 bisita baino gehiago erregistrau ditu joan dan maiatzaren 26an jaialdiaren aurkezpena egin zanetik. Jet Lag Bio-k jaialdiaren gaineko informazino zehatza eskaintzen dau www.bilbaojetlag.net web-orrian, bai eta www.hiriak09.bilbaojetlag.net blogean be.
Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien IV. Azokea Getxon
2009-07-16 14:09Algortako San Nikolas plazan egingo da aurten be IV. Nekazaritza Ekologiko eta Energia Barriztagarrien Bio Getxo izeneko azokea; datorren zapatuan, hilaren 18an egingo da. Azokan 60 stand egongo dira, 21 nekazarigaz, gehienak Euskal Herrikoak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...