Eikenek 3Dri buruzko lehen jardunaldi profesionala antolatu dau Bilbon

Bizkaie! 2011-06-24 16:33

Eiken, Euskadiko ikus-entzunezkoen Klusterrak Esteresokopiari buruzko lehen jardunaldia egingo dau datorren martitzenean, bagilak 28, besteak beste, Itesa, Erpin 360 eta Bilbao Nexten laguntzinoagaz.

Eiken, Euskadiko ikus-entzunezkoen Klusterrak Esteresokopiari buruzko lehen jardunaldia egingo dau datorren martitzenean, bagilak 28, besteak beste, Itesa, Erpin 360 eta Bilbao Nexten laguntzinoagaz.

Jardunaldi horren helburua sektoreari 3Dn egindako garapenak aurkeztea da, baita arlo horretako prestakuntzea sustatzea be. Horrezaz aparte, gure inguruan frogatutako esperientzia arrakastatsuenak erakutsiko dira.

Topaketea 3Dren arloko adituek emongo dituen berbaldietan egituratu da. Modu berean, teknologia horren bitartez grabautako materiala proiektauko da, baita grabazino eta postprodukzino prozesuen zehetasunak azaldu be. Egitarauak ikuspegi bikotxa azaldu nahi dau: bata profesionala, eta bestea prestakuntzeari lotutakoa.

Inaugurazino ekitaldian, Bilbao Nexteko zuzendaria dan Markos Murok eta Eiken-Euskadiko ikus-entzunezkoen Klusterreko presidente Juan Mari Gurrutxagak hartuko dabe parte. Jarraian, berbaldiakk emongo ditue Politeknika Ikastegia Txorierriko Juan Ángel San Vicentek eta Jon Arisketak, Nafarroako d4d Ingeniería Visual enpresako Javier Cabanasek eta Bartzelonako Apuntolapospo produkzino estudioko José María Aragonés Gayak.

Amaitzeko, jardunaldian lagundu daben hiru enpresek estereoskopio tekniken bidez sortutako materialak proiektauko ditue. Besteak beste, kirol emonaldiak, telebistako iragarkiak edo film luzeak ikus ahal izango dira.

Egitaraua ikusteko, klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu