Bilboko aire zabaleko aisialdi-ekipamenduen mapea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-06-28 15:01

Bilboko aire zabaleko aisialdiaren mapea aurkeztu dau Obra eta Zerbitzuen Sailak; bertan, aisialdi-ekipamendu eta espazioak non dagozan jaso dabe. Aisialdia herritarrei hurreratzea dau helburu ekimenak, urrunera joan barik ondo pasetako nahi beste toki dagozala erakustea, hain zuzen be.

Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Saileko arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, sailaren lehentasunetako bat auzo guztiek aire zabalean aisialdirako ekipamenduak izatea da, herritarrek bizi-kalidade hobea izateko eta lana eta familia-bizitza errazago buztartzeko.

Mapeak uriko berdegune guztiak jaso ditu, bai uri barruko parkeak, bai uriaren inguruko basoak. Modu berean, oinezkoentzako bideak, basoetako atseden-lekuak, umeentzako jolasguneak, aire zabaleko kirol ekipamenduak eta adinekoek ariketak egiteko aparatuak batu ditue mapan. Informazino gehoago be jaso dabe mapa honetan, besteak beste, piraguak eta bizikletak hartzeko lekuak, pantalanak eta karabanak aparketako lekuak eta WIFI guneak.

Bilbon umeentzako 168 jolasgune dagoz, eta horreetatik hiru, estalita. Mendietan, berdeguneen azalerea 1.000 hektareakoa da, eta parkeena eta lorategiena, 3,3 milioi metro karratukoa.

Mapearen 20.000 ale banatuko ditue Bilboko barrutietako udaletegietan eta turismo-bulegoetan. Ganera, udalaren webgunean (www.bilbao.net) be konsultau ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu