Milaka lagun izan dira Getxo Sea Weeken bigarren edizinoan
2011-06-27 18:17Milaka lagun batu dira aurten Getxo Sea Week-GSW´11 bigarren ekimenaren inguruan, Udaleko arduradunek egindako balorazinoaren arabera. Bagilaren 20tik 26ra Getxoko Itsasoaren Asteak makina bat jarduera eskaini zituan, turismo, kultura eta kirolaren ingurukoak. Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, antolatutako dau ekitaldia.
Milaka lagun batu dira aurten Getxo Sea Week-GSW´11 bigarren ekimenaren inguruan, Udaleko arduradunek egindako balorazinoaren arabera. Bagilaren 20tik 26ra Getxoko Itsasoaren Asteak makina bat jarduera eskaini zituan, turismo, kultura eta kirolaren ingurukoak. Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, antolatutako dau ekitaldia.
Parte-hatzaile kopuru zehatza jakin arte, ekitaldi jentetsuena (2.000 lagun) Smile talde getxotarraren kontzertua izan dala aurreratu dabe antolatzaileek. Horrezaz gan, postalen lehiaketea parte-hartzaile gehien jaso dauena izan da, 1.111 lagun, hain zuzen be. Ikusmin handiena sortu eban ekitaldia belozipedoen erakustaldia izan zan. Beste hamaika ekitaldi izan ziran joan dan astean: nasapuntakoa, SUP estropadea, Itxas Egurra Haizean alkarteak antolatutako itsasontzien konzentrazinoa, sardina-jana eta 70 hamarkadako Los Guaitos taldeari omenaldia.
Astean egindako 50 bat ekitaldien artean, heren bi Getxoko alkarteek eta erakundeek antolatu zituela azpimarratu dabe udaleko arduradunek.
Getxoko Itsasoaren Astean hainbat lehiaketa antolatu eta sari ugari banatu dira. Postalen lehiaketako irabazleak Ángela Cañadas (Santisima Trinidadeko Lehenengo Hezkuntzako 1. mailako ikaslea), Paola Roggero (Azkorriko Lehenengo Hezkuntzako 3. mailako ikaslea) eta Maialen Atxalandabaso (San Nikolas Ikastolako 5. mailako ikaslea) izan dira.
Nasapuntako txapelketearen irabazleak Jon Otxoantezana eta Miguel Castejón izan ziran; SUP-Stand Up Paddle estropadan Jexus Aizpurua Poti izan zan onena gizonezkoetan, eta, Ainhitze Muñoa, emakumezkoetan.
Rodolfo Mingek, zapatuan 22:25ean, Areetako moilako argiekaz Welcome to Getxo mezua bialdu eban morsez, eta Bilatu zure botila izeneko lehiaketan, 3 sarietatik 2 banatu ziran: Saioa Mendilibarri eta Jesús Manuel Pérezi. Hirugarren botila ez da agiri.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!