Euskal literaturearen irakurzaletasunari buruzko jardunaldiak Bilbon bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean
2011-06-28 15:01 jardunaldiakFito Rodriguez EHUko irakasleak koordinauta, hizlarien artean izango dira Ander Iturriotz, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi, Arrate Egaña eta Patxi Salaberri.
Bizbak 2011, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura egitarauaren barruan, Euskal haur eta gazte literatura eta Cultura con “M” de matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura jardunaldien ostean, Euskal literaturearen irakurzaletasuna jardunaldiak egingo dira bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Fito Rodriguez EHUko irakasleak koordinauta, hizlarien artean izango dira Ander Iturriotz, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi, Arrate Egaña eta Patxi Salaberri. Matrikula epea gaur, bagilak 28, amaituko da. Tarifak: Ikasle eta lanbakoak 37,5 €. Beste guztiak 75 €.
Euskal literaturearen irakurzaletasuna. Egitaraua:
Bagilak 30
9:00 Dokumentazinoaren banaketea.
9:15 Hezkuntza eta literatura: hurbilpen zenbait berbaldia Fito Rodriguezen eskutik.
10:45 Irakurzaletasuna euskal literaturan berbaldia Ander Iturriotzen eskutik.
12:15 Hizkuntza bitxi batean idazten dut berbaldia Iratxe Retolazaren eskutik.
18:00 Euskal literaturearen irakurzaletasuna mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Fito Rodriguez, Ander Iturriotz eta Iratxe Retolaza.
Garagarrilak 1
9:00 Dokumentazinoaren banaketea.
9:15 Haur eta gazteen literaturea berbaldia Arrate Egañaren eskutik.
10:45 Balioen zeharkako trataera euskal literaturan berbaldia Ur Apalategiren eskutik.
12:15 Heziketa eta literaturea berbaldia Patxi Salaberriren eskutik.
18:00 Hezkuntzaz kanpoko literatur sustatzaileak (Idazle Eskolak, Literatura Eskolak, Liburutegiak eta Irakurle Klubak) mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Arrate Egaña, Ur Apalategi eta Patxi Salaberri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!