Errenteriako Orereta Abesbatzak zilarrezko bi domina irabazi ditu Txinan, Munduko Abesbatzen Lehiaketan

Bizkaie! 2010-07-21 14:19   Kulturea

Orereta Abesbatza Errenteriako Andra Mari Koru Alkarteko parte da eta pozarren dagoz arduradunak euren taldea bigarren sailkatu dalako ume abesbatzen kategorian. Folklore alorrean be bigarren sailkatu dira.

Aldizkari zientifikoen nazinoarteko adierazle nagusiak EHUren argitalpen bat berretsi dau Espainiako lider moduan

Bizkaie! 2010-07-21 11:37

The International Journal of Developmental Biology EHUk argitaratzen dau, erabat ingelesez, 1989tik. Lan originalak eta berrazterketak argitaratzen ditu Garapenaren Biologia lako egungo ikerketa biomedikoaren arlo aktibo eta lehiakorrenetako batean.

Gernikako Bakearen Museoak programazino zabala preparau dau urteko bigarren seihilekorako

Bizkaie! 2010-07-21 11:16   Kulturea

Aldi baterako bi erakusketa (Daniel Hernandez-Salazar argazkilariaren 'Guatemala: Denek jakin dezaten' eta Alex Carrascosaren 'Dia-Tekhne: Artearen bitartezko elkarrizketa'), zenbait ekintza didaktiko, Bakearen aldeko Astea (irailean) eta Giza Eskubideen aldeko Astea (abenduan).

Kirmen Uribe eta Maria Bayo 2009ko Kultura Sari Nazionalen jaube

Bizkaie! 2010-07-21 10:56   sariak-autortzak

Saria jaso dabenen artean dagoz Kirmen Uribe bizkaitarra (2009ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala), eta Maria Bayo nafarra (Musika arloan saritua). Joan Manuel Serrat, Manuel Pertegaz eta Rafael Sanchez Ferlosio izan dira saritutako beste izen ezagun batzuk.

IV. GetxoPhoto irailaren 2tik urriaren 3ra, 'Bizitzaren plazerrak eta aisialdia' ardatz

Bizkaie! 2010-07-20 15:55   Kulturea

Begihandi taldeak antolatuta, 'Aisiari gorazarre' lemapean, musikan, sexuan zein muturrera eroandako kirolak dakarzan arazoak lako gaiak islatuko ditue Europa eta Ipar Ameriketako ia 20 egilek, tartean Eduardo Arrillaga elgoibartarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

XI. BAK gaur amaituko da hogeita hamar ikastaro eskaini eta gero

Bizkaie! 2010-07-20 15:15   jardunaldiak

Danetara, 750 ikasle inguru matrikulau dira 30 ikastaroetan eta aurtengo edizinoko ikastaroek irakasle eta ikasleen artean izan daben harrera ona nabarmendu dau Patxi Azpillaga zuzendariak.

Kevin Heredia, euskal literaturearen pertsonaia misteriotsua

Karolina Almagia 2010-07-20 14:51   Kulturea

Harkaitz Canoren esanetan, 'Hor hago Kevin?' eleberriak 'estilo gaztean jarten ditu mahai gainean errealidadearen eta fikzinoaren arteko hartu-emonak; alde batetik, geure errealidade literarioaren kronikea da, baina aldi berean horren guztiaren antikronikea.

Alvaro Ortizek irabazi dau AlhondigaBilbaoren hirugarren komiki-bekea

Bizkaie! 2010-07-20 11:47   sariak-autortzak

Alvaro Ortizek irabazi dau AlhóndigaBilbaoren hirugarren komiki-bekea. Zaragozako gazte hau beste 32 pertsonagaz batera aurkeztu zan AlhóndigaKomik bekearen hirugarren edizinora.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Rafael Batarrita Urkizak Labayruko Euskal Bibliotekeari emon deutso bere material bideografikoa

Labayru 2010-07-20 10:56   Barriak

Rafael Batarritaren borondatea da fondo hori gorde eta jagotea eta jentearen esku egotea. Hori dala-ta, Labayru Ikastegiaren konpromisoa da ahal dan neurrian material hori katalogetea eta katalogo hori argitaratzea.

Euskadiko behatoki astronomiko handiena inaugurau dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-07-19 16:37

2009ko garagarrilean abiarazotako EspaZio Gelak ondoko zereginak ahalbidetuko ditu: Zientzia eta Teknologia Espazialaren arloko irakaskuntza eta profesionalen prestakuntzea, eta ikerkuntza zientifiko eta teknologikoaren sustapena espazioagaz zerikusia daben gai guztietan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2010eko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldiak 25. urteurreneko taldeak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2010-07-19 15:31   Musikea

2010eko edizino honetan, aurreko urtean baino parte-hartze maila altuagoa izan da: 71 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean aurkeztutako 56 lanen aldean. Igoera honek emakumezkoen batezbestekoan be badauka eragina: aurten taldeen % 8,5ek dauka emakumeren bat tartean (14 talde), eta 2009an % 7,8ek (12 banda).

Amezketa, txikiegia, agian

Bizkaie! 2010-07-19 14:59   Musikea

Mikel f Krutzaga gernikarra, euskal produktore eta soinu teknikaria, Ubedako Nazinoarteko VI. Zinema Musika Jaialdian Master Class bat emon ondoren, Los Angeleserako bidean da, Castlevania, Lords of the Shadows bideojokoaren soinu bandaren azken ikutuak emoteko.

Ia mila lagunek parte hartu dabe Bilboko Udalak uriko eraikin berezietara antolatutako bisita gidatuetan

Bizkaie! 2010-07-19 14:42

Jarduerea datorren irailean jarriko da barriro martxan, Deustuko Erriberan dagoan Vicinay Cadenas lantegira egingo dan bisiteagaz. Euskeraz eta gaztelaniaz egin ahal izango diran bisitak martitzen eta eguen guztietan egingo dira, irailaren 14tik urriaren 21era bitartean.

XVIII. Euskal Encounter garagarrilaren 22tik 25era Barakaldon

Bizkaie! 2010-07-19 11:10

4.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektauta, 5.700 parte-hartzailetik gora eta 10 Gb/s-ko Internet konekzinoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kazetaritza musikalari buruzko ikastaroa Bilbon

Bizkaie! 2010-07-19 10:33   Musikea

Mintegiaren asmoa etorkizuneko kazetari bereziei genero horretan lan egiteko tresnak emotea da eta horretarako hainbat aditu konbidau ditue: Luis Miguel Pedreo (Salamancako Unibersidadea), Mary Ann Kennedy (BBC Scotland / BBC, Radio 3, Glasgow), Jesus Ordovas (Radio 3), Santi Carrillo (Rockdeluxe) eta Gotzon Hermosilla (Berria).

Ahaltsuak beti goietan

Markues 2010-07-16 15:50   Begi betegarri

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago

Bizkaie! 2010-07-16 14:34

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line dago honezkero http://zthiztegia.elhuyar.org/ webgunean.

'Balkoi eta Fatxaden V. Lehiaketeak' lorez bete ditu Lekeitioko kale eta fatxadak

Bizkaie! 2010-07-16 14:26

Lehiaketa honen bitartez, Lekeitio udalerri eder bihurtzeko ahalegina egiten daben herritarrei azaldu nahi deutse Udalak eskerrona. Arau urbanistikoak beteten ez dituenak salbu, Lekeitioko balkoi eta fatxada guztiek hartzen dabe parte lehiaketan herrian kokaturik egote hutsagaitik

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertso Udalekuak 2010: Orioko txandea amaitzear eta Irañeta txandea hartzeko prest

Bizkaie! 2010-07-16 12:34   Bertsolaritzea

Aurten, 329 ume eta gaztek hartuko dabe parte Bertsozale Alkarteak antolatutako bertso udalekuetan. Aisialdiaz bertsotan, euskeraz eta lagunartean disfrutetea dabe helburu.