Albaola alkarteak 'Itsasotik begira' aldizkaria sarean ipini barri dau

Bizkaie! 2011-06-24 11:05

Albaola Itsas Kultur Erakundeak Itsasotik begira Euskal Herriko itsas aldizkaria sortu dau, alkartea beraren webgunearen barruan. Blog barriak Euskal Herriko nahiz munduko itsasoko barriak jasoko ditu.

Albaola Itsas Kultur Erakundeak Itsasotik begira Euskal Herriko itsas aldizkaria sortu dau, alkartea beraren webgunearen barruan. Blog barriak Euskal Herriko nahiz munduko itsasoko barriak jasoko ditu.

Euskal Herria munduko itsas herri handietako bat izanik, gure itsas ondareak eta kulturak oraindino bide luzea dabe egiteko normalizazinorantz, azaldu dabe gunearen arduradunek. Itsasotik begira blogak irakurleak itsas kultureari hurreraratzea dau helburu; horretarako, erreportajeak, kronikak, alkarrizketak, literatur gomendioak eta abar argitaratuko ditu. Euskal Herrian itsas kulturearen normalizazinoan eta zabaltzean arraunkada bat gehiago emoteko prest dago Albaola alkartea.

Horrezaz gan, www.albaola.com-en Albaolaren lan arlo nagusiak ezagutarazoko ditu alkarteak: ontzigintza tradizionala, formakuntzea, ikerkuntza, nabigazinoa, gizarteratzea, ingurumena, giza baloreak...

Albaola itsas kultura eta ondarea ikuspegi guztietan lantzen dituan erakundea da. Itsas kulturaren normalizazinoa eta garapenaren bidean, alkartearen helburua itsasoko ondare materiala eta ez materiala ikertzea, berreskuratzea eta gizarteratzea da. Holan, euskal itsas teknologiari buruzko ezagutza teorikoak gauzatu eta praktikan ipinten ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu