Elhuyar-ek 'Bokazioak lantzen: nola egin erakargarri ikasleentzat zientzia eta teknologia' mintegia antolatu dau
2011-06-23 12:01Mintegia dobakoa dan arren, izen-emotea beharrezkoa da. Informazino guztia http://laborategia.elhuyar.org webgunean dago. Izen-emotea be webgune horretan egin beharko da. Euskeraz emongo da mintegi hau.

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzia- eta teknologia-arloko irakasleei zuzendutako Bokazioak lantzen: nola egin erakargarri ikasleentzat zientzia eta teknologia mintegia egingo dau Elhuyar Fundazinoak, GARATU Programearen barruan. Goizez bi egunetan egingo da mintegia: lehenengoa, Elhuyar Fundazinoaren egoitzan (Usurbilen, 27an) eta Bizkaiko Parke Teknologikoko BTEK Teknologiaren Interpretazino Zentroan (Zamudion, 28an) egingo da bigarrena
Hezkuntza-sistemako eta zientziaren dibulgazinoko adituek eta profesionalek hartuko dabe parte mintegian, eta, gaiari buruz hausnartzeaz eta eztabaidatzeaz gan, irakasleentzako zenbait tresnaren aurkezpena egin eta orain arteko esperientziak aurkeztuko dira.
Mintegia dobakoa dan arren, izen-emotea beharrezkoa da. Informazino guztia http://laborategia.elhuyar.org webgunean dago. Izen-emotea be webgune horretan egin beharko da. Euskeraz emongo da mintegi hau.
Bokazioak lantzen: nola egin erakargarri ikasleentzat zientzia eta teknologia - Egitaraua
2011/06/27, astelehena
9:30-10:00 Ikasleek gaur egun zientziagazko daben jarrerea. Hizlariak: M. Elvira González Aguado eta Luis Carlos Zaballos, Berritzegune nagusia.
10:00-11:15 Mahai-ingurua: Gazteak eta zientzia: usteak eta aurreiritziak. Moderatzailea: Lorea Arakistain (Elhuyar). Mahaikideak: Jenaro Guisasola (UPV/EHU), M. Elvira González Aguado (Berritzegune nagusia), Xabier Díaz Silvestre (BTEK), Erramun Martiarena (Ikastolen Elkartea) eta María Gil (Elhuyar).
11:15- 11:30 Atsedena
11:30-12:00 Irrika plataforma: zientzia eta teknologiaren itsasoan surf egiteko ohol aproposena. Ana Galarraga Aiestaran (Elhuyar).
12:00-13:00 Gazteak zientzialari. Arituz eta partekatuz ikasten. Esperientziak. Lorea Arakistain (Elhuyar).
2011/06/28, martitzena
9:30-11:45 Bisita gidatua BTEKera. Xabier Díaz (BTEK) eta Aitziber Lasa (BTEK-en museologia- eta museografia-proiektuaren zuzendaria, Elhuyar).
11:45-12:00 Atsedena.
12:00-13:30 Zientzia Live! Zuzeneko zientzia-emonaldiak.
Non:
- Bagilaren 27ko saioa, Elhuyar Fundazinoa; Zelai haundi 3, Osinalde Industrialdea; 20170 Usurbil.
- Bagilaren 28ko saioa, BTEK Bizi Teknologia. Bizkaiko Teknologi Elkartegian, Zamudion; 602 eraikina; 48160 Bizkaia
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!