Bizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock

Bizkaie! 2011-06-23 11:18   Musikea

Bizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock Mendizabalan, 17:30ean. Festibaleko lehenengo egun honetako kartelburua, dana dala, Ozzy Osbourne izango da. Black Sabbatheko kantaria zanak hamabiak inguruan hasiko dau kontzertua. Zapatura bitartean, Gasteiz musikeaz gozetako leku aparta izango da.

Bizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock Mendizabalan, 17:30ean. Festibaleko lehenengo egun honetako kartelburua, dana dala, Ozzy Osbourne izango da. Black Sabbatheko kantaria zanak hamabiak inguruan hasiko dau kontzertua. Zapatura bitartean, Gasteiz musikeaz gozetako leku aparta izango da.

Bizardunak bandeak euskal folk erradikala egiten dauela dino, eta hori berori eskainiko dabe Azkenan. Bederatzi bizardunek osotzen dabe taldea, abesti irlandar eta amerikar klasikoak joten ditue, eta eurak sortutako kantak bere bai. Umorea, probokazinoa, independentismo nafarra eta parrandarako gogoa; horreek dira Bizardunaken ezaugarri nagusiak.

John Michael Osbourne musikari britainiarra da bagilaren 24ko izen handia. Black Sabbath talde heavyan ibili ostean, 80ko hamarkada hasieran bakarkako ibilbideari ekin eutson. The Madman, The Godfather of Heavy Metal eta The Prince of Darkness ezizenak ipini deutsiez Osbourneri urteotan, bere bizimodu xelebre eta nabarmena dala eta. Orain urte batzuk The Osbournes izeneko reality showa sortu eban, bere familiaren eguneroko bizimoduri buruzko telesail arrakastatsua. Ozzyren azkenengo diskoa Scream da. Gasteizeko kontzertua izango da estadu espainiarrean emongo dauen bakarra.

Bizardunak eta Ozzy Osbournez gan, makina bat taldek joko dabe Azkenan, lehenengo egunean: Eels, Black Country Communion, The Cult, Rob Zombie eta Kyuss Lives!, besteak beste.

Barikuan, bagilaren 24an, The Riff Truckers Eako boskotea izango da taula ganera igoten lehenengoa. Euren musikan rock & rolla nagusi bada be, bluesa eta countrya be jorratzen ditue. 2010ean, XXII. Bilbao Hiria Lehiaketea irabazi eben. Kartelburua, baina, Queens of Stonage Age boskotea da. Taldea 1997an sortu zan, Josh Hommeren eskutik. Urteotan estudioko bost disko argitaratu ditue. Josh Homme Them Crooked Vultures proiektuagaz ibili ostean, bandea taula ganera itzuliko da Mendizabalan. Azkenakoa izango da estadu espainiarreko kontzertu bakarra.

Barikuko egitarauan beste izen ezagun batzuk be badagoz, Reverend Horton Heat, Cheap Trick, Primus, Bad Brains, Blue Rodeo, Atom Rhumba eta Rival Sons, beste batzuen artean.

Brian Setzer´s Rockabilly Riot eta Paul Weller izango dira jaialdiko azkenengo eguneko talde handienak. Brian Setzerren musika ibilbide 1980an hasi zan, Stray Catsen egitasmoan, Lee Rocker eta Slim Jim Phantomegaz batera. Taldea desegin ondoren, Setzerrek aurrera egin eban, eta daborduko zortzi lan kaleratu ditu bakarka, eta beste hamabi The Brian Setzer Orchestreagaz. Bere disko barriena Setzer Goes Instru-Mental da. Estaduan ez dau beste kontzerturik eskainiko.

Paul Weller The Jam taldearen sortzailea eta burua izan zan 70eko hamarkadearen amaieran. Mod musika estiloaren muina izan zan; horregaitik, The Modfather ezizena ipini eutsen. Hainbat taldetan ibili ostean, 90eko hamarkadearen hasieran Wellerrek bakarkako bidea hasi eban, atzera be hainbat estilo buztartuz, berbarako, folka eta countrya. Lanik barrienak igaz ataratako Wake Up the Nation da.

Zapatuko kartela Gregg Allman, Thin Lizzy, Bright Eyes, Band of Horses, The Avett Brothers, Arizona Baby, New Bomb Turks, The Whybirds, The Knockouts eta Juke Box Racket bandek osotzen dabe, besteak beste.

Azkena Rock jaialdiak hamar urte beteko ditu aurton. Hasierako data aldaketak albo batera itxi, eta urteotan leku berezia lortu dau musika festibal handien egutegian. Ganera, musikari zerrenda polita dauka curriculumean: Sex Pistols, Juliette Lewis, Alice Cooper, Kiss, Bob Dylan, Iggy Pop, Pearl Jam, The Lemon Heads, The Blacl Crowes eta abar.

Ondoko hau izango da Azkena Rock 2011 jaialdiko kartela:


AZKENA ROCK FESTIVAL 2011


Bagilaren 23a

Ozzy Osbourne
Bizardunak
Eels
Black Country Communion
The Cult
Rob Zombie
Kyuss Lives!


Bagilaren 24a

Queens of te Stonage Age
The Riff Truckers
Reverend Horton Heat
Cheap Trick
Primus
Bad Brains
Blue Rodeo
Atom Rhumba
Rival Sons


Bagilaren 25a

Brian Setzer´s Rockabilly Riot
Paul Weller
Gregg Allman
Thin Lizzy
Bright Eyes
Band of Horses
The Avett Brothers
Arizona Baby
New Bomb Turks
The Whybirds
The Knockouts
Juke Box Racket


Sarrerak salgai dagoz: hiru egunetako bonua, 100 euroan (gehi gastuak), eta eguneko sarrerea, 52 euroan (gehi gastuak).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu