2011ko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak aukeratu ditue
2011-06-22 15:43Sei kartel finalistak Zabalguneko Eraikinean eta www.bilbao.net Bilboko Udaleko webgunean ikusgai izango dira hurrengo astelehenetik garagarrilaren 1era arte. Egun horreetan, herritarrek kartel irabazlearen hautaketan parte hartu ahal izango dabe Zabalgune Eraikinean botoa emonda, Bilboko Udaleko webgunearen bidez edo laguntzen daben komunikabideen bidez.
Zapia eta kalera, Marijaiak, Hasiera, Asomate conmigo, Txirenada eta La luz de Aste Nagusia dira Aste Nagusia 2011ko sei kartel finalistak. Aurten, 230 lan aurkeztu dira, 204 Jaietako Sailera zuzenean eroan ditue eta 26 postaz bialduta heldu dira. Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren zinegotzi ordezkari laguntzaile Pilar Muerza, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PP-ko zinegotzi Beatriz Marcos, Lourdes Luke, Bilboko Konpartsak-eko kidea, Oscar Tellez, SER Katearen Euskadiko marketing zuzendaria, Roberto Zarrabeitia argazkilaria eta Isidro Elexgaray, azken Aste Nagusiaren pregoilaria izan dira epaimahaikideak; eta Itziar Urtasun Jai batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi Ordezkaria, barriz, epaimahaiburua.
Sei kartel finalistak Zabalguneko Eraikinean eta www.bilbao.net Bilboko Udaleko webgunean ikusgai izango dira hurrengo astelehenetik garagarrilaren 1era arte. Egun horreetan, herritarrek kartel irabazlearen hautaketan parte hartu ahal izango dabe Zabalgune Eraikinean botoa emonda, Bilboko Udaleko webgunearen bidez edo laguntzen daben komunikabideen bidez. Zazpi komunikabidek hartuko dabe parte aurten: El Correo-ren edizino digitalean (www.elcorreo.com), Deia (edizino digitalaren bidez www.deia.com), ETB (Euskadi Directo programearen eskutik), Radio Bilbao - Cadena Ser (Hoy por hoy Bilbao, bere webgunean: www.radiobilbao.com), 20 Minutos, Que Nervion eta TeleBilbao (La Kapital).
Kartel irabazleak Bilboko Asre Nagusia iragarteaz gan, 2.500 euroko saria jasoko dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!