'Beharsarea, Getxon lana euskaraz' ekimena martxan

Bizkaie! 2011-06-23 18:31   Euskerea berbagai

Getxoko Udalagaz alkarlanean, Egizu Alkarteak martxan jarritako Beharsarea, Getxon lana euskaraz ekimen barriak hainbat esparrutan lan egin nahi daben euskaldunak eta horreek kontratau nahi dituen personen arteko hartu-emonak erraztu nahi ditu Interneten bidez.

Getxoko Udalagaz alkarlanean, Egizu Alkarteak martxan jarritako Beharsarea, Getxon lana euskaraz ekimen barriak hainbat esparrutan lan egin nahi daben euskaldunak eta horreek kontratau nahi dituen personen arteko hartu-emonak erraztu nahi ditu Interneten bidez. Zerbitzuaren aurkezpenean, Koldo Iturbe zinegotzi getxotarrak bere poztasuna agertu dau guretzat garrantzitsuak diran hainbat helburu beteten ditualako, tartean enpleguaren alde egitea, eta hori oso positiboa da, are gehiago sufriduten gagozan krisi bolada gogor honetan, lan bila dabilzan eta kontratau nahi daben lagunak hartu-emonetan jarten ditualako; helburuak euskerearen erabilerea sustatzea, persona euskaldunak eskatzen eta eskaintzen baitira eta gainera euskerea teknologia barrietara hurreratzea dira.

Orain arte Euskara Zerbitzuak zubi lan hori egin izan dau euskal hiztunen eta langile euskaldunak behar dituen persona, enpresa edo erakundeen artean; eta hemendik aurrera aitatutako dobako Interneteko tresna honen bitartez egin ahal izango da oso modu errazean gehitu dau Koldo Iturbek. Hori guztia bideratzeko INEM eta Udalaren arteko hitzarmena tarteko, langile bat kontratau zan, sei hilebetetarako.


Zerbitzuaren ezaugarriak

Beharsareak webgune propioa dauka, oso tresna sinple eta erabilerraza da eta bitartekaritzea modu automatikoan egiten da. Bi aukera eskaintzen ditu, lana behar dabenen eta langileak behar dituenen iragarkiak agertzen baitira. Iragarten diran lanak euskeraz egingo dira eta lan baldintza duinak errespetetea nahitaezkoa da. Zerbitzuak hile bat daroa martxan bere funtzionamendua probau ahal izateko eta orain arte 1066 bisitarik 1700 bisita egin ditue. Gehienbat gazteak izan dira beren iragarkiak ipini dituenak, 86 danetara, eta 6 lagunek agertu dabe euskal hiztun bat kontratetako asmoa azaldu dau prentsaurrekoan, Rozio Lucesek, EGIZU, euskeraren aldeko alkarteko dinamizatzaileak.

Beharsareak momentuz honako lan kategoria honeek aurreikusten ditu: ume zaintzaileak, klase partikularrak, begiraleak, bai aisialdi begiraleak eta baita kirol begiraleak, entrenatzaileak, ostalariak eta dendariak.

Kontuak kontu, lan eskaintzea iragarri edo persona bat kontratau nahi daben persona interesatuek www.beharsarea.net helbidera jo beharko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu