Banpiroei buruzko nobela bat, Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2010-04-14 18:22   sariak-autortzak

Asier Mendozaren 'Beste gu', banpiroei buruzko lana nabarmendu dau Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkar argitaletxeak.

AC/DC ikusteko 65 euro gehi banaketa-gastuak pagau beharko dira

Bizkaie! 2010-04-14 18:18   Musikea

Sarrerak apirilaren 22an jarriko ditue salgai

Sarrerak apirilaren 22an goizeko bederatzietan jarriko ditue salgai San Mameseko lehiatiletan eta, ordubete geroago, Interneten eta telefono bidez. Lehiatilan 15.000 sarrera jarriko ditue eskuragarri eta pertsonako lau erosi ahal izango dira.

TF1 kate publiko frantsesak 3Koma euskal produkzino-etxearen 'Urteko Egutegia' saioa erosi dau

Bizkaie! 2010-04-14 17:33   Barriak

Kate publiko frantsesak erosi dauen saioa dagoeneko ETBk eskaini dauen 'Urteko Egutegia' lehiaketea da. Bertan, hainbat taldek ahalik eta argazki erakargarrienakaz egutegi bat osotzeko lehian jarduten dabe, Eiken Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterreko arduradunek adierazo dabenez.

Michael Mayer, Alemaniako Kompakt diskoetxe iraultzailearen sortzaileetako bat, datorren Art After Dark saioan

Bizkaie! 2010-04-14 15:37   Musikea

Alemaniako DJak Depeche Mode eta Pet Shop Boys taldeentzat egin ditu nahasketak

Datorren barikuan, apirilak 16, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta DJen saioak buztartzen dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Lacrima Christi', ikusitakoak ikusita, Jaungoikoaren negarrak...

Angel Dominguez 2010-04-14 14:42   Begi betegarri

Gerediaga Elkarteak 'Merioaren ibilbidea: hegaldi bat lehenaldian' ipuinaren aurkezpen antzeztua eskainiko dau

Bizkaie! 2010-04-14 14:33   Kulturea

Gerediagak Merioaren ibilbidea proiektu zabalari jagokon lehen pausua emon dau Merioaren ibilbidea: hegaldi bat lehenaldian ipuina argitaratuz. Ipuinaren aurkezpen antzeztua eguen honetan, hilaren 15ean, egingo dau, Durangoko (Bizkaia) liburutegian, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Euskeraz eginda existiduten diran lehenengo dokumentalak, Gotzon Elortzaren eskutik

Bizkaie! 2010-04-13 18:10   Barriak

'Ereagatik Matxitxakora', 'Helburua Gernika' eta 'Aberria' Gotzon Elortza auzokide getxotarrak egin zituan 60. hamarkadan

Dokumental labur horreek Gotzon Elortza auzokide getxotarrak egin zituan 60. hamarkadan, euskereak bolada gogorra bizi ebanean. Orduan, Gotzon Elortza Parisen bizi zan bere emazteagaz eta euskerearen alde egiteko ikus-entzunezkoetan hizkuntzearen presentzia bermatzea oso garrantzitsua zala jaubetu zan.

Familia osoari zuzendutako egitarauagaz dator VI. AnimaBasauri-AnimaBasque

Bizkaie! 2010-04-13 15:50   Barriak

Emonaldi gehienak Basauriko Social Antzokian izan arren, Pozokoetxe Kultur Etxean eta Bilboko Multicines aretoan zein EiTBko Multibox gelan eta FNACen be 'Planet 51', 'Pastel Magikoa', 'The Watercolor' eta 'In the Attic' lako animazino-lanez disfrutetako aukerea egongo da apirilaren 23tik 30era bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Musikaz Blai! egitasmoak Ondarroako taldeen lau kontzertu ekarriko ditu hurrengo bi asteburuetan

Bizkaie! 2010-04-13 15:36   Musikea

Ondarroako Udalak antolatzen dauen Musikaz Blai! izeneko egitasmoak lau emonaldi aurreikusi ditu, guztiak doban ikusteko aukerea eskainiz, eta helburua parte hartzen daben herriko taldeei urtean zehar egiten daben lana erakustea da.

Badator Zinebiklubaren bigarren denporaldia

Bizkaie! 2010-04-13 14:56   Barriak

Astero Zinebi jaialdian programautako dokumentalen eta fikzinozko zinearen emonaldi bat eskaintzen dauen Zinebiklub zikloak eguenean, apirilaren 15ean, berrekingo deutso programazinoari. Apirilean, maiatzean eta bagilean, gaztelania ez dan beste hizkuntza batzuetan egindako zinea izango da saio askoren protagonista.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Patxi Baztarrikak 'Babeli gorazarre' izeneko liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2010-04-13 12:24   Euskerea berbagai

Liburuko 426 orrialdeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garatutako hizkuntza politikak aztertu ditu Baztarrikak eta Espainiako eta Europako politikei be erreparau deutse. 'Auzi honen gakoa, azken batean, Babel madarikazinotzat hartu beharrean bedeinkaziotzat hartzea da, hizkuntza aniztasuna baita gizakioi alkarren artean ulertzeko bidea emoten deuskuna.

Kupela 'Arriskua maite' diskoa grabetan hasi da

Bizkaie! 2010-04-12 18:48   Musikea

Laster egongo da Kupela taldearen disko barria kalean. Larrañaga, Zabale eta Berastegiren lana maiatzaren 20an aurkeztuko dabe. Egunotan Elkarreko estudioan dabilz azken ukutuak emoten, Mikel Fernandez Krutzaga teknikariaren gidaritzapean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BBKren Briñaseko eta Sukarrietako udalekuetan izena emoteko epea zabaldu da

Bizkaie! 2010-04-12 18:46

Eskaintza 6 eta 17 urte arteko gazteentzat da, eta Sukarrietan eta Briñasen antolatzen diran udalekuak bagilaren 21ean hasi eta abuztuaren 21ean amaituko dira. Ohikoa danez, astebeteko txandak izango dira guztiak, azkena izan ezik, 15 egunekoa izango baita. Danetara, 4.000 plaza eskainiko ditu BBK-k.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bidebarrieta Kulturguneak krisiaren inguruko gogoeteari eta eztabaideari buruzko lau berbaldiz osotutako zikloa antolatu dau

Bizkaie! 2010-04-12 15:52

Berbaldi zikloa 'Krisiaren hizkuntzak' izenburupean dator eta bere helburua, gaur egun bizi dogun mundu mailako atzerapen garaiak dituan eraginei buruzko eztabaida eta gogoeta piztea izango da, ikuspuntu batetik baino gehiagotik. Maiatzaren 10era arte, hainbat adituk, krisiak ekonomian, justizian, politikan eta kulturan, izan dituan ondorioak aztertuko ditue.

Ardotxu: txikiteorako ardaoa

Imanol Sarasola 2010-04-12 14:57   Jan edanak

Bizkaiko 25 bat bodega alkartu dira Ardotxu izeneko logotipoagaz txikiteorako ardao bat atarateko. Helburua ardao hori ezagutzera emon eta beronen kalidadea bermatzea da, kontsumitzaileen konfidantzea berreskuratzeko.

The Ghost Writer

Karolina Almagia 2010-04-12 14:12   Zinema kritikak

Polanski maisua da atmosferak asmetan, baita kamarea mobiduten eta sekuentziak josten be, duina baino gehiago dan lan bat biribildu arte. Alkarrizketak oso onak dira eta aktoreek ondo beteten dabe euren papera, nahiz eta Pierce Brosnan betikoa iruditu. Dana dala, zeozerk huts egiten dau pelikula honetan eta gidoiagaz zerikusia dauka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udal Liburutegien Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu apirilean

Bizkaie! 2010-04-12 12:20   jardunaldiak Liburuaren Nazioarteko Egunaren harian

Egitaraua apirilaren 12an hasiko da, Haur eta Gazte Liburuaren Egunaren ospakizunaren adierazpenaren irakurketeagaz. Irakurketea aldi berean egingo da Begoñako eta Deustuko liburutegietan, arratsaldeko 18:00etan. Ganera, Begoñako Liburutegian 'Zeu margolari' lehiaketako sariak banatuko dira eta erakusketa bat antolatuko da, aurkeztu diran marrazki guztiakaz.

Aramaioko taldeak irabazi dau Kuadrillarteko txapelketako finalerdietako ligilan

Maiteder Sasieta Bizkaie K Moldatua 2010-04-12 11:02   Bertsolaritzea

Aramaiok 581,5 puntu eskuratu zituan eta Kakiturri-Eharik 568,5

Hurrengo saioa hilaren 18an izango da Araiako Andra Mari aretoan. Bertan Amurrioko Altubepekoak taldea eta Gasteizko Kakiturri-Ehari lehiatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Yemen, Eritrea, Sudan eta Egipton zehar

Egoi Urkiza 2010-04-09 15:49   Euskaldunak munduan

Itsaso Gorria parebakoa da. Herrialdeak, koralak, jentea... Oso ondo pasau dogu eta, horrenbeste denpora lurralde musulmanetan egonda, Islamismoari buruz asko eta asko ikasi dogu. Lekurik bereziena Eritrea izan da, harrigarriena Egipto baina ikusgarriena itsasoko ura, milaka koloretako koralak eta basamortua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)