Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea hasi orduko aurkezpen jaia atondu dabe irailaren 10ean

Bizkaie! 2026-09-10 07:40   Bertsolaritzea

Azpeitiko San Agustin Kulturgunean, arratsaldeko 19:00retatik aurrera.

2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea. Erretratua: Gari Garaialde. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertan batuko dira parte-hartzaileak, atontzaileak eta txapelketearen bueltan ibiliko diranak. Aurretik, gainera, Azpeitiko Dinamoa Sormen Espazioa ezagutzeko aukerea izango da, 18:00etan, bertan egin baita txapelkako irudi zein sintoniaren sormen prozesua.

Eskuragarri dagoz finalerako autobus eta bazkari txartelak

Abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko dan finalera joateko autobuserako zein bazkarirako txartelak salgai dagoz dagoeneko bertsosarrerak.eus atarian.

Irailaren 19an ekingo jako Hazparnen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketeari eta udagoien osoa aurretik badago be, finaleko eguna atontzen hasteko momentua be bada. Saiorako sarrerak bagiletik dagoz salgai eta, orain, autobuserako eta bazkarirako txartelak be bai.

Autobusei jagokenez, Aizpurua Autobusak taldeagaz lankidetzan emongo dau Bertsozale Alkarteak finalera joateko zerbitzua. Sarrerea erosterakoan, abiapuntua markau beharko da. Atontzaileek abenduaren 14an argitaratuko dau abiapuntu bakotxaren ordutegia. Hogei euro balio dau autobus txartelak, edozein tokitatik abiatzen dala be. Autobusak 10:00ak aldera heltzea aurreikusten da.

Nafarroako lineen kasuan, bertsosarrerak webgunetik kanpoko webgune batera bideratuko da eroslea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu