Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe
2011-04-11 18:32 KultureaBlas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak. Lehiaketak 6.600 euroko sari bi ditu; bata euskerazko lan onenarentzat, eta bestea, gaztelaniazkoarentzat.
Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak. Lehiaketeak 6.600 euroko sari bi ditu; bata euskerazko lan onenarentzat, eta bestea, gaztelaniazkoarentzat.
Sariketan aurkezten diran lanak originalak eta argitaratu bakoak izan behar dira, eta beste lehiaketa batzuetan saririk jaso bakoak. Lanek 700 bertso euki behar ditue gitxienez, eta 1.000 gehienez. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.
Lehiaketearen oinarrietan azaltzen danez, lanak bagilaren 15a baino lehen bialdu behar dira. Poesiak papelez aurkeztu ezkero, lanaren lau kopia bialdu beharko dira Abando-Barrainkuako Udaltegira, Blas de Otero Fundazioaren izenean. Udaleko webgunearen bitartez aurkeztetutako beharrei jagokenez, egileak poema-bildumea pdf formatuan bialdu beharko dau. Epaimahaiaren erabagia urrian jakinarazoko da.
Igaz, Karlos Santisteban Zimarroren Oroimenaren lorratzak beharrak irabazi eban euskerazko saria; gaztelaniazkoa, barriz, Elena Román Torresen Esta dichosa ansiedad doméstica lanak jaso eban. Euskerazko modalidadean 5 behar aurkeztu ziran, eta gaztelaniazkoan, 71.
Blas de Otero-Bilboko Hiria Saria 2008an sortu eban Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilboko poetearen legatuaren kudeatzaile dan Blas de Otero Fundazioagaz alkarlanean. Lehiaketearen helburua literatur sorkuntzea sustatzea eta bizkaitarren artean idazle bilbotar handienetakoaren irudia ezagutarazotea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!