Nanozientzia eta nanoteknologia berbagai dira egunotan BECen

Bizkaie! 2011-04-11 14:10   jardunaldiak

CIC nanoGUNE erakundeak ImagineNano topaketea antolatu dau apirilaren 11tik 14ra bitartean BECen. Egunotan nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko mintegi eta berbaldiak egingo ditue Barakaldon. Nazinoarteko aditu ugari batuko dira asteon.

CIC nanoGUNE erakundeak ImagineNano topaketea antolatu dau apirilaren 11tik 14ra bitartean BECen. Egunotan nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko mintegi eta berbaldiak egingo ditue Barakaldon. Egitaraua edegiteko berbaldiaren arduradunak Pedro Miguel Etxenike CIC nanoGUNEko eta DIPC-ko presidentea, Kostya Novoselov 2010eko Fisikako Nobel sariduna eta Wolfgang Boch Europako Batzordeko ordezkaria dira.

Europa mailako ekitaldia da ImagineNano, eta danetara, bost mintegi zientifiko, azokea, foro industriala eta publiko orokorrari zuzendutako ekintzak antolatu ditue. Berrogei herrialdek parte hartuko dabe eta 1.500 lagunetik gora alkartuko dira, tartean Asturiasko Printzea saridun bat eta Nobel saridun bi.

Egitarau zientifikoan, nanozientziaren arloan oinarritutako bost workshop eta nanozientzia eta nanoteknologiako azken joerak aztertuko dituan sinposioa egingo dira. Horrezaz gan, 130 enpresa batuko dira; hornitzaileak, inbersoreak eta nano eremuetako industriak. Azokea eta Foro Industriala ezagutzearen alkartrukerako eta negozio kontaktuak egiteko asmoagaz antolatu dira. Zientzian aditua ez dan publikoarentzako, besteak beste, argazki erakusketea eta mintegi bat atondu dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu