Queens Of Stone Age talde kaliforniarrak Azkena Rock jaialdian joko dau
2011-04-12 15:01 MusikeaAzkena Rock jaialdiako arduradunek jakinarazo dabenez, Queens Of Stone Age taldeak Mendizabalan joko dau bagilaren 24an. Ganera, Kaliforniako (AEB) taldea ikusteko aukera bakarra izango da gure inguruan. Beste banda batzuen emonaldiak be baieztatu ditu Last Tour International kontzertu sustatzaileak: Danzig, The Knockouts eta Rival Sons.
Azkena Rock jaialdiako arduradunek jakinarazo dabenez, Queens Of Stone Age taldeak Mendizabalan joko dau bagilaren 24an. Ganera, Kaliforniako (AEB) taldea ikusteko aukera bakarra izango da gure inguruan. Beste banda batzuen emonaldiak be baieztatu ditu Last Tour International kontzertu sustatzaileak: Danzig, The Knockouts eta Rival Sons.
Iragarri barri diran taldeekaz batera, izen ezagunak aurkituko doguz kartelean, besteak beste, Ozzy Osbourne, Brian Setzer, Gregg Llaman, The Eels, The Cult eta Rob Zombie. Aurten 10. urteurrena beteko dau Azkena Rock festibalak.
Queens Of The Stone Age 1997 sortu eban Josh Hommek eta bost disko kaleratu ditu. Glenn Danzig kantariak 1987an abiatu eban Danzig bandea, The Misfits taldea itxi eta Samhain proiektua amaitu ostean. Heavy metala eta hard rocka lantzen ditu taldeak. Hamar bat disko argitaratu ditue. Ganera, The Knockouts suediarren punk rock melodikoa eta Rival Sons kaliforniarren rock & roll klasikoa be entzungai izango dira Gasteizen.
Ondoko hau izango da Azkena Rock 2011 jaialdiko kartela:
AZKENA ROCK FESTIVAL 2011
Bagilaren 23a
Ozzy Osbourne
Rob Zombie
The Cult
Eels
Black Country Communion
Kyuss Lives!
Bizardunak
Bagilaren 24a
Queens of te Stonage Age
Cheap Trick
Primus
Bad Brains
Reverend Horton Heat
Blue Rodeo
Atom Rhumba
Rival Sons
The Riff Truckers
Bagilaren 25a
Brian Setzer´s Rockabilly Riot
Gregg Allman
Danzig
Bright Eyes
Band of Horses
The Avett Brothers
Arizona Baby
New Bomb Turks
The Whybirds
The Knockouts
Juke Box Racket
Daborduko sarrerak salgai dagoz: hiru egunetako bonua, 100 euroan (gehi gastuak), eta eguneko sarrerea, 52 euroan (gehi gastuak).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!