4.000 lagunetik gora batu dira egunotan Gutun Zuria Letren Jaialdian

Bizkaie! 2011-04-11 15:19   jardunaldiak

Bilboko Alondigeak antolatutako Gutun Zuria IV. Letren Nazinoarteko Jaialdia atzo amaitu zan, eta arduradunek jakinarazo dabenez, arrakasta handiz ganera.

Bilboko Alondigeak antolatutako Gutun Zuria IV. Letren Nazinoarteko Jaialdia atzo amaitu zan, eta arduradunek jakinarazo dabenez, arrakasta handiz ganera. Izan be, 4.000 lagunetik gora batu dira egunotan Bilbon literaturearen inguruan.

Aurten lehenengo aldiz, Jaialdiak literatura konbidatua izan dau, literatura errusiarra, hain zuzen be. Festibalak nazinoarteko idazle ospetsuak ekarteaz gan, literatura joera barriak sortzen dabilzan egileak be aurkeztu ditu. Holan, hainbat belaunalditako idazleen parte-hartzeari esker, Errusiako literaturearen aniztasuna erakutsi dogu, adierazo dabe ekimenaren antolatzaileek.

Slavoj Zizek, Salman Rushdie, Catherine Millet, Soledad Puértolas eta Javier Cercas egileen berbaldiek be arrakasta nabarmena euki dabe publiko aldetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu