Miren Agur Meabek eta Arantxa Urretabizkaiak irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak
2011-04-11 11:57 sariak-autortzakMiren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (Susa) eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein) liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak; lehenengoak euskerazko poesiaeren arloan, eta bigarrenak, narratibarenean. Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak emoten ditu sariak.
Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (Susa) eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein) liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak; lehenengoak euskerazko poesiaeren arloan, eta bigarrenak, narratibarenean. Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak emoten ditu sariak. Javier Rojo literatura kritikaria izan da euskerazko literaturearen ordezkaria epaimahaian.
Hamabi urte libururik argitaratu barik egon ostean, igazko zemendian kaleratu eban Arantxa Ureetabizkaiak 3 Mariak eleberria. Zahartzaroari buruzkoa da donostiarraren nobelea. Txuri, Gorri eta Handi umetako lagunak dira liburuaren protagoniostak; adindun emakumeak dira, baina biziteko gogo itzela daukie.
Miren Agur Meabek urteotan hainbat liburu argitaratu baditu be, aurreko poesia lana orain hamar urte atara eban, Azalaren kodea (Susa). Saritu barri dan Bitsa eskuetan urrian kaleratu eban, lan hau be Susa etxeagaz. Idazle lekeitiarrak azken urteotako bizipenak jaso ditu: desioa, maitasuna eta heriotzaren ganeko gogoetak dira nagusi poesia bilduman.
Igaz Fermin Etxegoienen Autokarabana (Pamiela) nobeleak eta Juanra Madariagaren Eroriaren logika (Susa) poesia liburuak irabazi eben Espainiako Kritika Saria.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Ze ondo! Pozgarrixa benetan! Zorioneko gaude guztiok, baina zorion beroenak gure bi emakume idazle puxka honeiri! Aupa zuek! Bejoindeizuela!