Dana prest irailaren 12ko finalaurrekoetarako eta finalerako

Bizkaie! 2026-09-10 07:30   Bertsolaritzea

Bizkaiko Taldekakoaren egun handia irailaren 12an izango da, Zornotzan. 

Bizkaiko bertsozaleon egunagaz batera jokatuko dira Taldekakoaren edizino honetako finalaurrekoak eta finala.

Bizkaiko Taldekakoaren bosgarren edizinoa azken txanpan sartu da. Kanporaketak jokatu ostean, erabagita geratu dira finalaurrekoetan kantauko daben taldeak: batetik, bakotxa bere saioa irabazita Haritz eta Itsaso, Far Westeko Bertsolariak, DuranGALDUEK (12:00) eta Bypasseu eta Lirio Loreak eta bestetik, zozketaz, eta seikotea osotzeko, Karidadeko masokistak (13:00).

Irailaren 12koa egun osoko jaia izango da. Alkarteak urtero atontzen dau irailaren hasieran, Bizkaiko Bertsozaleon Eguna eta aurten, ekitaldi biak bat eginda, egun osoko plana izango dogu, Zornotzan.

Goizean batu, eta ohikoa dan legez, egunari jarritako koplak kantauko ditugu. Ostean, finalaurrekoak jokatuko dira Zornotzako kaleetan.

Eguerdian bazkaria izango da Propi jatetxean eta bazkal ostean, finalaurreko bakotxeko talde irabazleen artean jokatuko da finala, jatetxean bertan.

Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian dagoz salgai 39 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu