Helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreko eragileen indarra nabarmendu dabe
2026-09-09 11:20 Euskerea berbagaiHelduen euskalduntze-alfabetatze sektoreko ordezkaritza zabala batu da Bilbon.
Helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreko eragileek ikasturte barriko matrikulazino kanpainearen atarian sektorearen estrategikotasuna azpimarratu dabe, hurrengo hamar urteetan 300.000 euskaldun gehiago lortzeko sektoreak dauen erronkearen barruasn.
Helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreak eta Euskalgintzearen Kontseiluak 2022tik euskerea ikasteko dobakotasuna bermatzeko eta Euskal Herri osorako agentzia bakar bat sortzeko proposamena defendidu dabe erakunde eta alderdi politikoen aurrean –Euskerea Ezagutzeko Beharra Helduengan Sustatzeko Proposamena–.
2024an, Euskalgintzearen Kontseiluak euskerea eta euskal hiztun komunidadea larrialdi egoeran egozala adierazoi eban eta, aurten, maiatzean, erronka zehatza jarri eban mahai gainean: hamar urtean 300.000 euskaldun barri lortzea.
Erronka hori lortzeko oinarrizkoa da helduen euskalduntze-alfabetatze sektorea. Gainera, euskerearen normalizazino-prozesuak beste erronka batzuei aurre egin behar deutse: milaka euskal herritar barri ditugu gurean. Horreei euskerea eskaintzeko, ezinbestekoa da sektorearen estrategikotasuna autortzea eta euskerea eskuratzeko aukerak eta baliabideak bermatzea.
Iraileko matrikulazino-kanpainearen atarian, herritar guztiei euskerea ikasteko dei egin deutse. Era
berean, matrikulazino-kanpainea zabaltzen laguntzeko eskatu deutse gizarte-eragileei, sindikatuei,
enpresei, ikastetxeei, komunikabideei eta erakunde publikoei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
