2026ko Mobikortasunaren Europako Asteak personen mobikortasunaren alde egiten dau

Bizkaie! 2026-09-09 09:01   Pil-pilean

Garraio jasangarri eta irisgarri baten alde.

Irailaren 16tik 22ra, Getxoko herritar guztientzako dobako jarduerak izango dira, batzuk barritzaileak, besteak beste, Escape Room berezia edo oztopo-yincana bat, eta ohiko Au-
torik bako eguna.

Aurten, ekimenak animetan gaitu getxotar guztien erabilerarako irisgarriak, eskuragarriak, inklusiboak, jasangarriak, errespetuzkoak eta seguruak izango diran garraio zerbitzuen diseinuan hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko”, adierazo dau Carlos Sergio Ingurumen zinegotziak. “Mobikortasuna persona guztientzat” lelopean, 2026ko Mobikortasunaren Europako Astearen helburua da ziurtatzea herritar guztiek garraio jasangarria eskuratu ahal izango dabela, horreen diru sarrerak, kokapena, generoa, gaitasunak edo edadea kontuan hartu barik”, Europako ekimeneko atontzaileek azpimarratzen daben bezela. Esangura horretan, Getxoko Udalak Mobikortasunaren Europako Astea egingo dau du irailaren 16tik 22ra, herritar guztientzako dobako jarduerakaz.

Ohikoak diranez gan (“Ikasi pedalei eragiten”, “BAT puntua”, “Biziz, edaderik eta oztoporik barik”...) eta “Autorik bako eguna” tradizionalaz gan, edizino honetako nobedadeen artean
nabarmentzekoak dira Escape Room bat, trailean hasteko jarduera bat, oztopoen yincana bat eta alforjak jarteari eta Getxoko bidegorrien sareari buruzko berbaldiak.

Ingurumen Aretoak be bat egingo dau ekimenagaz, familia jarduera berezia atonduz: Denporearen bideak + Hamaiketako osasungarria. Aurten, getxotar guztiek erabilteko eta gozetako irisgarriak, eskuragarriak, inklusiboak, jasangarriak, errespetuzkoak eta seguruak izango diran garraio zerbitzuen diseinuan hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko animetan gaitu ekimenak. Kanpaineak arreta berezia jarten dau belaunaldien arteko ekidadean, garraio sistemak adinbako, gazteen eta helduen eta adinekoen beharretara bardin egokitu daitezan. Mobikortasun sareak zabalduz eta garraio aukera irisgarri eta eskuragarriak erraztuz, gure herritar guztiek enplegua, hezkuntzea eta oinarrizko zerbitzuak lortzeko dituen aukerak handitzen ditugu, adierazo dau Carlos Sergio Ingurumen Unidadeko zinegotziak.

Autorik bako Eguna

Hilaren 20an, domekan, Europako ekimen honen jatorrian dagoan ohiko Autorik bako Eguna egingo da, Areetako Kale Nagusian eta Algortako Telletxen, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, familian gozetako eta olgetarako eta dibertiduteko hainbat jarduerakaz: bide-segurtasuneko eta kart zirkuituak, ohe elastikoak, goitiberak, irristailuak, skate tailerra eta hainbat olgeta, Getxoko hainbat kirol-alkarte eta kluben eskutik. Hori dala eta, 08:00etatik 20:00etara, Algortako eta Areetako erdiguneetako kale batzuk zarratuta egongo dira aparketako eta ibilgailu pribatuen joan-etorrietarako. Ibilgailuak kale horreetako garajeetatik urten ahal izatea aurreikusi da. Murrizketek ez deutse eragingo garraio publikoari eta Udalaren aldez aurreko baimena daben establezimenduetako ibilgailuei. Baimen-eskaerak egiteko: ingurugiroa@getxo.eus.

Udalak herritarren laguntzea eskatu dau ibilgailuak aitatutako kaleetatik kentzeko, programautako jarduerak ez oztopatzeko. Leku horreetan aparkautako ibilgailuak garabiak kenduko ditu.

Aldez aurretik izena emon behar dan jardueretarako, jo helbide honetara: 605 74 90 64 edo getxomovilidad@gmail.com helbide elektronikora (nahi dan jarduerea, izen-abizenak eta eskuko telefonoa zehaztuz). Ingurumen Aretoko jardueretarako ondoko zenbakira deitu: 688 88 35 96.

Jarduera-egitarauari buruzko argibide gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu