Bilboko Artelan Berreginen Museoak testu klasikoak jarriko ditu bere obren ondoan, Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta

Bizkaie! 2010-04-20 11:23   kulturbiz

Ekimen barri horren bitartez, museo bilbotarrak testu klasikoen ezagutza eta irakurketea sustatu nahi dau. Era berean, erakusten dan lan bakotxa eta bere ingurua hobeto ulertzeko erreferentziazko tresna jarri nahi dau bere bisitarien esku.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak euskerazko ahots itzulpenerako sistema bat garatu dau

Bizkaie! 2010-04-19 15:53   Euskerea berbagai

Alicia Perez Ramirez ikertzailearen doktore-tesia idatzizko testuen itzulpenetik harago doa eta, lehenengoz, ahots-itzulpen automatikoko sistemea martxan jarri ahal izan da metodo estadistikoetan oinarrituta.

Bilboko Udalak Errekalde auzoaren azken urteetako historiari buruzko bideoa argitaratu dau

Bizkaie! 2010-04-19 15:39   Barriak

Hogeita hamar pertsona inguruk eta auzoko zenbait alkartek, horreen artean Indarra musika taldeak, Arraizpe abesbatzak, Gazte leku alkarteak, Kukutza Gaztetxeak edo Errekaldeko Familien alkarteak hartu dabe parte ekimenean. Helburua Errekalderen historia ezagutzera emotea da, bertan bizi diranen esperientzian eta ezagutzan oinarrituz.

Maiatzean zabalduko dabe Bilboko BBK Areto barria

Bizkaie! 2010-04-19 14:15

Gran Via zinema-aretoa egoan lekua, maiatzean zabalduko dabe barriro, BBK Areto bihurtuta. Bilboko Kale Nagusiaren 19. zenbakian dagoan espazio mitiko hau erabarritu dau BBK-k 3,5 miloe euroko aurrekontuagaz. Era guztietako kultur ekitaldiak hartuko dituan erabilera anitzeko espazioa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Kakiturri-Ehari nagusi Arabako Kuadrilla arteko Bertso txapelketako bigarren finalaurrekoan

Maiteder Sasieta Murua 2010-04-19 14:07   Bertsolaritzea

Arabako Kuadrilla arteko lehenengo Bertsolari Txapelketeak pasau dau ekuadorraren mugea. Finalerdien ligaxkako bigarren saioa jokatu da asteburuan Araiako Andra Mari aretoan. Jente ugari batu zan gogotsu taularatu diran bi taldeek zer egingo eben entzutera.

Juanra Madariaga eta Fermin Etxegoienentzat Espainiako Kritikaren Sariak

Bizkaie! 2010-04-19 12:57   sariak-autortzak

Madariaga 'Eroriaren logika' (Susa) poema bildumeagaitik saritu dabe poesiaren arloan, eta Etxegoien 'Autokarabana' (Pamiela) eleberriagaitik, narratiban.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alkarte gehiago batu dira Topagunera

Bizkaie! 2010-04-19 12:22   Euskerea berbagai

Federazinoan bazkidetza eskatu daben lau alkarte barriri be emon deutse ondo etorria Batzarrak: Euskara Añanan Mingainean (Añanako kuadrila); Goierriko Euskal Eskola (Lazkao); Txirritola (Aramaio); eta Gutxisolo (Trebiñu).

Umorezko literaturea ardatz 'Eztabaidak literaturegaz' ekimenean

Bizkaie! 2010-04-19 11:50   Kulturea

'Eztabaidak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait iruditara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, umorezko literatureari buruzko topaketea dakar apirilaren 20rako, Javier Tomeo Estallo idazlearen eta María Eugenia Salaverri idazle eta kazetariaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Etxaniz eta Ignacio Ferrando dira Bilboko Udaleko Gabriel Aresti XXVII. Ipuin Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2010-04-19 11:20   sariak-autortzak

Sariketa hau uriko literatura lehiaketarik ezagunenetarikoa da eta honakoak dira helburu nagusiak: literatur jarduerea eta talentu barriak sustatzea eta Gabriel Aresti idazle bilbotarraren memoria eta lana bizirik mantenidutea. Irabazleek 4.100 euroko sari bana eskuratu dabe.

Agirresarobe eta Urmeneta, 2009ko euskal herritar unibertsalak

Bizkaie! 2010-04-16 16:36

Javier Agirresarobe zinemako argazki zuzendari eibartarrak eta Mikel Urmeneta marrazkilari eta Kukuxumusuren sortzaileak 2009ko Euskal Herritar Unibertsalaren saria jasoko dabe Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, 2. finalerdia Araian, hilaren 18an

Bizkaie! 2010-04-16 15:50   Bertsolaritzea

Aurrera doa Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketea eta finala gero eta hurrago dago. Eskuragarri dagoz dagoeneko sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean. Apirilaren 18an, Araian eta Apirilaren 25ean, Amurrion izango diran finalerdietan be eskuratu ahal izango dira.

Tanttaka konpainiaren 'La dona justa' antzezlana Bartzelonara ailegauko da

Bizkaie! 2010-04-16 15:07   Euskaldunak munduan

Euskal antzerki konpainiako iturriek adierazo dabenez, Eduardo Mendoza idazle ospetsuak egokitu dau Sandor Marai idazle hungariarraren (1900-1989) 'La dona justa' lana. Antzezlanean, 1940 eta 1950eko hamarkadetan girotutako maitasun, pasino, gezur, jeloskortasun eta haustura istorio bati buruzko hiru ahots, hiru sentsibilidade, hiru begirada agiri dira.

María Bayo, María Muñoz, Isaki Lacuesta, Josep Colom eta Borja Cobeaga, Bilbao Arte eta Kultura ikastaroetako irakasleen artean

Karolina Almagia 2010-04-16 14:43   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibersidadeak antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura (BAK) udako ikastaroen XI. edizinoa bagilaren 21etik garagarrilaren 20ra arte izango da. Arte eta kulturan oinarrituta egon arren, inoiz baino edegiago egongo da beste hainbat gizarte gai eta eztabaidetara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hutsik geratu da Goyaren artelan baten enkantea Bilbon

Bizkaie! 2010-04-16 13:13   kulturbiz

Enkante-etxeko arduradun Marisa Arnaizen esanetan, krisia izan da arrazoia: 'beste sasoi batean salduta beharko leuke'. Urteera-prezioa 900.000 eurokoa izan da.

EH zuzenean jaialdirako hiru eguneko bonuak, apirilaren 17an salgai

Bizkaie! 2010-04-16 12:00   Musikea

Garagarrilaren 2, 3 eta 4an, jaialdia bertatik bertara jarraitu gura izan ezkero, gogoratu, bihar, apirilak 17, hiru eguneko bonuak jarriko dituela salgai, 40 euroan. Hori bai: kopurua mugatua izango da, 1.000 ale bakarrik izango baitira erosgai.

Mendebalderen eskutik, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran aztertzeko jardunaldiak

Bizkaie! 2010-04-15 15:34   Euskerea berbagai

Jardunaldion izenburua 'Bilbon mundua ikusi' da eta gaia, barriz, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran. Berbaldiak maiatzaren 7an eta 8an izango dira Euskaltzaindiko aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Ia denaren historia labur bat'

Bizkaie! 2010-04-15 12:49   Kulturea

Bill Bryson-en best seller hau 34 hizkuntzatara itzuli da, eta 4 miloe ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Orain, lehenengo aldiz euskeraz argitaratu dau Elhuyar Fundazinoak.

Galdakaoko Udalak familian euskerearen transmisinoa sustatzeko tailerrak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-04-15 11:24   Euskerea berbagai

Herriko hiru udal ludotekakaz batera antolaturiko tailerrak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, eta izena emoteko epea apirilaren 23an amaituko da.

Aingeru Epaltza eta Irati Jimenez 2009ko Beterriko Liburua sariko finalistak

Bizkaie! 2010-04-15 10:53   sariak-autortzak

Saria ezagutzera emoteko ekitaldia maiatzaren 6an egingo da Amasa-Villabonan

Hilaren 22a baino lehen 150 akademiakideek bi obra honeetako baten alde egin beharko dabe:

- Aingeru Epaltzaren 'Izan bainintzen Nafarroako errege'.
- Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)