Aingeru Epaltza eta Irati Jimenez 2009ko Beterriko Liburua sariko finalistak

Bizkaie! 2010-04-15 10:53   sariak-autortzak
Saria ezagutzera emoteko ekitaldia maiatzaren 6an egingo da Amasa-Villabonan

Hilaren 22a baino lehen 150 akademiakideek bi obra honeetako baten alde egin beharko dabe:

- Aingeru Epaltzaren 'Izan bainintzen Nafarroako errege'.
- Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori'.

111 Akademia 2009ko Beterriko Liburu izendatuko daben lana aukeratzeko prozesuaren amaierara heltzen dago. Martiaren amaieran zarratu zan bigarren botazino txandeak ez eban saridunik itxi, ez zalako jasotako botoen % 40 lortu eban obrarik egon, eta horrenbestez, txanda haretan boto gehien jaso eben bi lanak finalera pasau dira. Apirilaren hasieran zabaldu zan azken botazino txandea, eta hilaren 22a baino lehen 150 akademiakideek bi obra honeetako baten alde egin beharko dabe:

- Aingeru Epaltzaren 'Izan bainintzen Nafarroako errege'.
- Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori'.

Kontuak kontu, egun gitxi barru ezagutuko dogu 2009ko Beterriko Liburu izentauko daben obrearen izena. Saria ezagutzera emoteko ekitaldia maiatzaren 6an (eguenea) egingo da Amasa-Villabonan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu