Umorezko literaturea ardatz 'Eztabaidak literaturegaz' ekimenean

Bizkaie! 2010-04-19 11:50   Kulturea

'Eztabaidak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait iruditara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, umorezko literatureari buruzko topaketea dakar apirilaren 20rako, Javier Tomeo Estallo idazlearen eta María Eugenia Salaverri idazle eta kazetariaren eskutik.

'Eztabaidak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait iruditara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, umorezko literatureari buruzko topaketea dakar apirilaren 20rako, Javier Tomeo Estallo idazlearen eta María Eugenia Salaverri idazle eta kazetariaren eskutik.

Alkarrizketak hilero egiten dira, martitzenetan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek ekitaldiaren aurkezle eta gidari lana egiten ditu. Oraingo honetan, topaketearen moderatzailea Idoia Jauregi, Radio Euskadiko kultura.com saioaren aurkezleetako bat, izango da.

Urteko laugarren hitzorduan, 'Eztabaidak literatureagaz' egitarauak literaturearen eta umorearen arteko hartu-emonen inguruko hitzaldia proposatzen deusku. Javier Tomeo Estallo (Quicena, Huesca, 1932) eta María Eugenia Salaverri (Bilbo, 1957) idazleak, testu bat noiz dan umorezko literaturea argitzen ahaleginduko dira. Horrezaz gan, genero hori zein idazlek landu daben arrakastaz eta narrazino serioaren aurrean behar bezela balorauta ez dagoan generoa dan ala ez azaltzen saiatuko dira.

Ia bi orduko solasaldian, umorezko idazlana definiduten daben ezaugarriak aztertzen saiatuko dira (izenondoa, azkartasuna, testuingurua, pertsonaia…), azpi-generorik dagoan, edo egoera jakin batzuen aurreko erreakzino moduan sortzen dan literaturea dan ala ez.

María Eugenia Salaverri kazetaria, idazlea, zine gidoilaria eta abesti konposatzailea da. 'Retrato de un pájaro' poesia liburua eta 'Un tango para tres hermanas' kontakizun liburuak argitaratu ditu eta 'Calor… y celos' eta 'Marujas Asesinas' filmen gidoilari izan da. Bere kontakizunak hainbat antologiatan agertu dira, Narradores Vascos, Últimos narradores (Espainiako azken narrazino laburren antologia) Rainy Days (Espainiako emakume idazle garaikideen kontakizunak) eta W Espennest izenekoetan, besteak beste.

Javier Tomeo Estallo idazle eta dramaturgo aragoiarrari jagokonez, Zuzenbidean eta Kriminologian lizentziau zan Bartzelonako Unibersidadean. Berrogeita hamarreko hamarkadan literatura herrikoia idatzi eban (oesteko, beldurrezko… lanak), Frantz Keller ezizena erabiliz. 1967an, bere lehenengo eleberria argitaratu eban, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan agertu ziran 'El unicornio' edo 'El castillo de la carta cifrada' lako lanak. Laurogeiko hamarkadan, ahaztu ezin daitekezan zenbait lan idatzi zituan, 'Diálogo en re mayor' eta 'Amado monstruo', besteak beste, eta bere literatur unibertsoa mugarik barik hazi zan laurogeita hamarreko hamarkadan. Javier Estalloren lanek absurduaren eta umorearen dosia jaurtitzen jarraitzen dabe, literatura garaikidearen ertzetatik. Kontakizun laburren eta eleberrien egile honek irudimen bikaina tarteko, esaldi laburretan oinarritutako estilo soila dauka.


Hirugarren edizinoa

2007ko urtarrilean 'Eztabaidak literatureagaz' egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belén Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Luis Sepúlveda eta Unai Elorriaga edo Suso de Toro eta Joseba Zulaika.

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleakana hurreratzeko era barria izan da, jentaurreko alkarrizketa edo eztabaidearen bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua lehen mailako kazetariakaz, historialariakaz edo idazleakaz alkartzeko aukerea eskaintzea izan da, bertan, idazketearen munduagaz lotutako gaiak planteau ahal izateko, alkarrizketaren bitartez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu