Agirresarobe eta Urmeneta, 2009ko euskal herritar unibertsalak

Bizkaie! 2010-04-16 16:36

Javier Agirresarobe zinemako argazki zuzendari eibartarrak eta Mikel Urmeneta marrazkilari eta Kukuxumusuren sortzaileak 2009ko Euskal Herritar Unibertsalaren saria jasoko dabe Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren eskutik.

Javier Agirresarobe zinemako argazki zuzendari eibartarrak eta Mikel Urmeneta marrazkilari eta Kukuxumusuren sortzaileak 2009ko Euskal Herritar Unibertsalaren saria jasoko dabe Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren eskutik, Euskal Herriaren irudi ona kanpoan zabaltzen lagundu dabelakoan; iragarpena gaur egin dabe Gasteizko Lehendakaritzaren egoitzan egindako ekitaldi batean.

Mikel Urmeneta Iruñean jaio zan, 1963an. Marrazkilaria, argazkilaria eta enpresaria, mundu osoan ezaguna da 1989an Gonzalo Dominguez de Bidaurretagaz eta Koldo Aiestaranegaz Kukuxumusu sortzeagaitik. Gaur egun, zuzendaria da.

Marrazkilari eta sortzaile legez gehienbat Kukuxumusun dabilen arren, beste hainbat proiektutan be parte hartu dau eta, besteak beste, 2002ko Munduko Pilota Txapelketako kartelaren, 2004ko San Ferminetako kartel ofizialaren edo 2006 Donostiako Musika Hamabostaldiko sortzailea izan zan. Horrezaz gan, hainbat argitalpenetako portadak sortu ditu.

Javier Agirresarobe Eibarren jaio zan 1948ko urriaren 10ean eta zinema munduko argazki-zuzendari garrantzitsuenetakoa da. '¿Qué hace una chica como tú en un sitio como este?' filman egin eban lan lehen aldiz formatu luzean eta 'La Muerte de Mikel'-en produktorea izan zan.

Alejandro Amenabarregaz batera etorri jakon ospea, 'Los Otros' eta 'Mar Adentro' filmetan alkarregaz lan egin ebelako. Azken horregaz nazinoarteko film onenari Oscar saria jaso eban 2005ean eta seigarren Goya saria ('Soldados de Salamina', 'Los Otros', 'El perro del hortelano', 'Antártida' eta 'Baltenebros' filmakaz jasotakoen ostean) irabazi eban argazki-zuzendari legez. Gainera, Zilarrezko Hartza emon eutsien Berlinalen Pilar Miroren 'Beltenebros' filmarengaitik eta Espainiako Zinematografia saria be jaso eban 2004an.

Javier Aguirresarobek eta Mikel Urmenetak garagarrilaren 1ean jasoko dabe saria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu