EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak euskerazko ahots itzulpenerako sistema bat garatu dau
2010-04-19 15:53 Euskerea berbagaiAlicia Perez Ramirez ikertzailearen doktore-tesia idatzizko testuen itzulpenetik harago doa eta, lehenengoz, ahots-itzulpen automatikoko sistemea martxan jarri ahal izan da metodo estadistikoetan oinarrituta.
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Elektrizidade eta Elektronika Sailak euskerazko ahots itzulpenerako sistema automatiko barritzailea garatu dau. Alicia Perez Ramirez ikertzailearen doktore-tesia idatzizko testuen itzulpenetik harago doa eta, lehenengoz, ahots-itzulpen automatikoko sistemea martxan jarri ahal izan da metodo estadistikoetan oinarrituta.
Itzulpen automatikoko sistemeak hizkuntza jakin batean berbetan dagoan esatari batek dinoana itzuli eta idatzita jasoteko aukerea emoten dau, eta gaztelaniaz edo euskeraz esaten dana aldi berean bizpahiru hizkuntzatara (euskerara, gaztelaniara eta ingelesera) itzultzen dau.
Aplikazino barri horren softwarea Ametzagaiña enpresa taldearen eskariari erantzuteko sortu zan. Itzulpen automatikoaren arloko ikerketa eremu barritzailea garatu zan eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean hizkuntzearen beste teknologia batzuetan lehenagotik egozan tresnei gehitu jaken.
Alicia Perezen ikerlana metodo estadistikoetan oinarrituta dago, eta ez arauetan, orain arte beti egin izan dan moduan. Bestalde, softwareak euskerearen sintaxia, beste hizkuntza batzuenetik hain desbardina dana, integretan laguntzen dau, baita bere morfologia aberatsa be.
Softwarea euskerazko eta gaztelaniazko informazino-testuen arteko lagin konparatzaileak aztertuta garatu da, errendimentu egokia lortzeko urtenbideak topetako. Hortik, erregulartasunak atara dira metodo estadistikoak erabilita eta, horri esker, lexikoaz gan (hizkuntza batetik besterako transferentzia), sintaxia be ikasi ahal izan da, hau da, perpausaren hurrenkeran dagozan desbardintasunak.
Esatariaren ezaugarriak ezaugarri, etenik bako berbetea atzemotea da adimen artifizialaren arloko traba garrantzitsuenetako bat. Itzulpen automatikoko sistemak, hau da, jaso, ikasi, arrazoitu eta komuniketako gaitasuna daben sistemak diziplina oso desbardinak bateratzen dituan eginkizuna dira, besteak beste, matematika aplikatua eta psikologia kognitiboa.
Pausu oso garrantzitsua
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen ikerketea lehenengo pausu oso garrantzitsua da hizkuntza gitxituetako ahots itzulpenerako sistemak garatzeko, hizkuntza horretan, normalean, hizkuntza baliabide gitxi egoten diralako.
Bestalde, komunidade elebidunek interes handia dabe testu zein ahots itzulpen automatikoko sistematan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!