Tanttaka konpainiaren 'La dona justa' antzezlana Bartzelonara ailegauko da

Bizkaie! 2010-04-16 15:07   Euskaldunak munduan

Euskal antzerki konpainiako iturriek adierazo dabenez, Eduardo Mendoza idazle ospetsuak egokitu dau Sandor Marai idazle hungariarraren (1900-1989) 'La dona justa' lana. Antzezlanean, 1940 eta 1950eko hamarkadetan girotutako maitasun, pasino, gezur, jeloskortasun eta haustura istorio bati buruzko hiru ahots, hiru sentsibilidade, hiru begirada agiri dira.

Martiaren 25ean Reuseko (Tarragona) Bartina Antzokian estreinau ondoren, Tanttaka konpainiaren 'La dona justa' antzezlana Bartzelonara ailegauko da, eta apirilaren 22tik garagarrilera bitartean, Borras Antzokian emongo dabe Fernando Bernuesek zuzendutako lana. Aktoreak Rosa Novell, Alex Cassanovas, Cristina Plazas eta Victor Pi dira. Ganera, Oriol Alguero biolin-jotzaileak be parte hartzen dau.

Euskal antzerki konpainiako iturriek adierazo dabenez, Eduardo Mendoza idazle ospetsuak egokitu dau Sandor Marai idazle hungariarraren (1900-1989) 'La dona justa' lana. Antzezlanean, 1940 eta 1950eko hamarkadetan girotutako maitasun, pasino, gezur, jeloskortasun eta haustura istorio bati buruzko hiru ahots, hiru sentsibilidade, hiru begirada agiri dira.

Hiru pertsonaia dagoz obran: gizon bat, emakume bat eta egunen batean lehenengoaren emazte bihurtuko dan maitalea. Horreetako bakotxak maitasuna zelan bizi izan dauen azalduko dau. Laugarren pertsonaia bat be badago, senarraren laguna dan gizon bat. Pertsonaia horrek kolokan dagoan Europa batean girotuko dau istorioa, krisian dagoan burgesiaren testuinguruan. Kultureari, bizitzari, hartu-emonei, adiskidetasunari, bakardadeari eta heriotzari buruzko gogoetea egingo dau.

Fernando Bernues zuzendari donostiarrak beste erronka handi bati oratuko deutso Sandor Marai hungariarraren testu 'sakon eta zirraragarriari' aurre eginez.

Zuzendari donostiarrak eta Tanttakak askotan erakutsi dabe Kataluniagazko loturea eta barriro be joango dira bertara. Lan hau CAER zentroak eta Tanttaka Teatroak alkarrekin egindako hirugarrena da. Aurretik, 'Adreça desconeguda' eta 'Carta d'una desconeguda' egin zituen.

Bestalde, Tanttakako iturriek gogoratu dabe 'La dona justa' antzezlanaren gaztelaniazko bertsinoa ('La mujer justa') Donostiako hurrengo Antzerki Ferian estreinauko dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu