Galdakaoko Udalak familian euskerearen transmisinoa sustatzeko tailerrak antolatu ditu
2010-04-15 11:24 Euskerea berbagaiHerriko hiru udal ludotekakaz batera antolaturiko tailerrak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, eta izena emoteko epea apirilaren 23an amaituko da.
Galdakaoko Udaleko Euskera Zerbitzuak familian euskerearen transmisinoa bultzatzeko antolatu dituan tailerretan izena emoteko epea edegi dau. 0 eta 6 urte arteko umeakaz lotura zuzena daben pertsonei zuzenduta dagoz tailerrak, hau da, gurasoei, aitite-amumei, hezitzaileei edo monitoreei. Herriko hiru udal ludotekakaz batera antolaturiko tailerrak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, eta izena emoteko epea apirilaren 23an amaituko da. Izen-emotea ludoteketan egin daiteke.
Familian euskerearen transmisinoa sustatzeko programearen barruan dagoz tailer horreek. Urtxintxa eskolak emongo ditu, bi orduko iraupenagaz, eta igaz argitaratu eben 'Katramila. Goizetik gauerako abesti-jolasak' liburua izango dabe oinarritzat. Liburuagaz batera, CD bat dago, abestiak eta jolasak jasoten dituana, 'txikienek abestu, jolastu eta gozatu ahal izateko'.
Umeen garepenean jokoek eta musikeak daben garrantziaz ohartzeko bideratuko da jarduerea, euskereagazko motibazinoa sustatze aldera. Era berean, baliozko baliabide praktikoak eskaini gura jakez gurasoei zein hezitzaileei umeakaz euskeraz olgau eta abestu ahal izateko.
Tailerretan parte hartzen daben guztiei doban emongo jakez aitatutako liburua eta CDa, ikasitako guztia etxean be praktiketako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!