EH zuzenean jaialdirako hiru eguneko bonuak, apirilaren 17an salgai
2010-04-16 12:00 MusikeaGaragarrilaren 2, 3 eta 4an, Euskal Herria Zuzenean jaialdiak 15. urteurrena ospatuko dau eta bigarren aldiz, Heletan (Behenafarroan) egingo da. Rock, Indie, Rap, Metal, Folk estiloetako doinuak zein musika eletronikoa ez dira faltako eta dagoeneko badakigu zein taldek joko daben aurtengo Euskal Herria Zuzenean jaialdian, eta izen batzuk azpimarratzearren, han izango dira Gojira, Casey, Mikel Urdangarin, Gose, Balkan Beat Box, Rachid Taha, Berri Txarrak, Rinocerose, Broken Social Scene, Izia eta Ez3kiel vs Hint taldeak. Edozelan be, kartel osoaren barri apirilaren 30ean izango dogu.
Jaialdia bertatik bertara jarraitu gura izan ezkero, gogoratu, bihar, apirilak 17, hiru eguneko bonuak jarriko dituela salgai, 40 euroan. Hori bai: kopurua mugatua izango da, 1.000 ale bakarrik izango baitira erosgai.
Kontuan hartu beharreko hurrengo data apirilaren 30a da. Egun horretan erosi ahal izango dira eguneko sarrerak. Barikuan edo zapatuan jaialdira joan gura dabenek 25 euroko sarrerea erosi beharko dabe. Domekan prezioa merkeagoa da: 17 euro. Hiru eguneko bonuen salmentak be aurrera jarraituko dau, baina bigarren epe honetan 50 euroan.
Sarrerak erosteko hiru bide izango dira: EHZ jaialdiaren webgunea, 0 892 68 36 22 telefonoa eta honako esteblezimendu honeetan:
Baiona: ELKAR.
Donapaleu: PAGOLA.
Biarritz: ATABAL.
Ziburu: TANA.
Hazparne:XURIATEA.
Donibane Garazi : KALAKA.
Hendaia: KANTTU.
Donostia: DOKA Kafe Antzokia.
Bilbo: Kafe Antzokia.
Maule:Herri ekoizpenak denda.
Heleta: Herriko etxean, Apirilaren 17an, 1.000 bonu jarriko ditue salgai, 40 euroan. Hilaren 30etik aurrera erosi ahal izango dira eguneko sarrerak (25 eta 17 eurotan), eta bonuak be bai, baina 50 euroren truke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!