'Ia denaren historia labur bat'
2010-04-15 12:49 KultureaBill Bryson-en best seller hau 34 hizkuntzatara itzuli da, eta 4 miloe ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Orain, lehenengo aldiz euskeraz argitaratu dau Elhuyar Fundazinoak.
Liburuaren Eguna gero eta hurrago dago (Apirilak 24), eta aurten be Elhuyar Fundazinoak liburu interesgarria dakar: 'Ia denaren historia labur bat'.
Bill Bryson-en best seller hau 34 hizkuntzatara itzuli da, eta 4 miloe ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Orain, lehenengo aldiz euskeraz argitaratu dau Elhuyar Fundazinoak.
'Ia denaren historia labur bat' liburuaren bidez, zientziaren historiaren laburpen zoragarria eskaintzen deusku Bill Brysonek, anekdota interesgarriz hornitua. Modu entretenigarrian zientziaren hainbat arlo eta pertsonaia jorratzen ditu, eta liburuaren 500 orrialdeetan zientziaren historiaren inguruko bidaia liluragarri batean barruratzen dau irakurlea.
Duda barik, zientziaren dibulgazinoan interesa dauen edota gure munduaz jakin-mina dauen guztiarentzat ezinbesteko lana da hau.
'Ia denaren historia labur bat' Elhuyar Fundazinoaren Z izpiak zientzia-narratibako serie barriaren lehenengo liburua da. Z Izpiak seriea, irakurtea gustetan jakon heldu guztiei zuzenduta dago, eta nazinoarteko arrakastea izan daben zientzia-dibulgazinoko maisu-lanen itzulpenez osotuta egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!