Juan Larrea poeteari buruzko berbaldia Bilbon, bere heriotzearen 30. urteurrenean
2010-05-05 11:31 jardunaldiakBidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak, 'Juan Larrea. Poesía y Exilio' izeneko hitzaldia-solasaldia jasoko dau gaur, maiatzak 5, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ekitaldi horren bitartez, orain 30 urte erbestean hil zan eta Espainiako abangoardiako poesiaren ordezkari garrantzitsuena izan dan Juan Larrea poeta eta pentsalari bilbotarraren pertsona eta lana hurreratuko jaku.
Euskereagazko atxikimendutik konpromisora igarotzeko deia egin dau Paul Bilbaok
2010-05-05 11:12 Euskerea berbagaiPaul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi barriak euskereagazko atxikimendutik konpromisora igarotzeko deia egin deutse herritarrei, eragile sozial, politiko eta sindikalei eta erakundeei, hizkuntz normalizazioaren prozesuan aurrerapausu bat emon eta bizkortzeko.
Jantzea eta argazkigintzea izango dira ikusgai Bilbon 'Show Gela' programearen saio barrian
2010-05-05 11:03 jardunaldiakEgitarau honen bitartez, ikusleek aukerea dabe artearen hainbat arlotako sorkuntza prozesura hurreratzeko. Programea hilebete bakotxeko lehen eguenetan izaten da, gaueko 20:00etatik 23:00etara. Eguen honetako saioan, 15 eta 20 urte bitarteko bost artista gazteren lanak ezagutzeko aukerea izango da.
Maite Agirrek bere hirugarren Max Saria jaso dau
2010-05-05 10:50 sariak-autortzakGarbi Losadagaz batera sortutako ‘Putzuak lehortzen’ antzezlanari esker jaso dau euskerazko antzerki testu onenari saria.
Europa Press barri-agentziak bere euskerazko web-azala jarri dau martxan
2010-05-04 18:53Europa Press barri-agentziak bere euskerazko web-azala jarri dau gaur abian. Mota eta gai desbardinetako barriak euskeraz agertuko dira web-azal barrian, http://www.europapress.es/euskera/ helbidearen bidez.
Herrien arteko V. Berba Probak Mungian
2010-05-04 18:29 Bertsolaritzea‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 15ean Herrien arteko V. Berba Probak egingo dira. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen bosgarren edizinoa da aurtengoa.
Badator XXII. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea
2010-05-04 15:46 MusikeaAurreko edizinoan upealakoa izan zan parte hartzea: 1.019 talde aurkeztu ziran eta 21 kontzertutara danetara 8.000 ikusle baino gehiago etorri ziran. Ikusi 'Lehiaketearen oinarriak' eta Maitzaren 31ra arte, parte hartu ondoko webgunean: www.bilbao.net/bilborock
La nana
2010-05-04 15:24 Zinema kritikakSundancen eta Huelvan saritua eta Urrezko Globoetan finalista, 'La nana' filma berezia da, arrisku handiak hartzen dituana. Familia txiletar eta ugariren etxean lan egiten dauen neskame baten bizimodua kontetan jaku pelikula honetan.
XXVI. Udabarriko Bertso Saioak zapatuan hasiko dira Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegigaz
2010-05-04 14:41 BertsolaritzeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Santutxuko Bertso Eskoleak alkarlanean antolatzen daben bertsolaritzeari buruzko programeak datorren zapatuan, hilaren 8an, zabalduko dau bere XXVI. edizinoa, Santutxuko Karmelo plazan.
Bidebarrieta Kulturguneak Nietzscheren 'Fragmentos postumos' lanaren aurkezpena jasoko dau gaur
2010-05-04 12:58 KultureaTecnos argitaletxeak argitaratu dauen eta lau liburukik osotzen daben lana da, eta bertan, filosofo alemanak 1869 eta 1889 artean erabili zituan oharren koadernoak batzen dira.
Zabalik dago 2010eko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketan izena emoteko epea
2010-05-04 12:05 Maiatzaren 28ra arte egongo da lanak aurkezteko aukereaMaiatzaren 28ra arte egongo da lanak aurkezteko aukerea eta 2.500 euroko saria izango dau kartel irabazleak. Epaimahaiak sei kartel finalista aukeratuko ditu eta, ondoren, herritarrena izango da berbea, botoaren bitartez aukeratuko baitabe kartel irabazlea.
Salgai dagoz Bilboko Arriaga Antzokiak BBK Aretoan antolatzen dauen programazinoaren sarrerak
2010-05-04 10:57 kulturbiz'Mercado Libre' antzezlanak inaugurauko dau BBK Aretoaren eszenatokia datorren barikuan, hilak 7, 20:00etan. Teatro Español konpainiaren produkzino hau gure garaiko obra bat da, Luis Araujoren testuagaz eta Jesus Cracioren zuzendaritzeagaz.
III. Alhondigakomik jardunaldiek zabalduko dabe komikiaren inguruan antolatutako jarduera zikloa
2010-05-03 18:47 jardunaldiakMaiatzaren 25etik aurrera, eta egoitzea estreinau barritan, AlhóndigaBilbao komikiaren inguruan antolatutako jarduera-ziklo baten gune neuralgikoa izango da. Jarduerak edade eta gustu guztietako jenteari egongo dira zuzenduta.
Elkar argitaletxeko editorea zan Joxantonio Ormazabal hilda topau dabe
2010-05-03 18:24 kulturbizUmeentzako liburuen editore lanetan jardun eban Ormazabalek, eta liburu asko idatzi zituan. Pasa dan eguenean bertan aurkeztu eban bere azken lana: Ehun ipuin hitz gutxitan haur literaturako liburua, zortzi urtetik gorakoentzat.
Bilboko auzoek kaleko arte eszenikoen proposamenez osotutako eskaintza zabala jasoko dabe maiatzean eta bagilean
2010-05-03 15:40 jardunaldiakKultura eta Hezkuntza Sailak diseinau dauen programazinoan zirkua, clownen erakustaldia eta honezkero ohikoak diran magia, kaleko antzerkia eta kaleko bandek eskainitako musika animazinoa izango dira, Bilboko hainbat auzo eta barrutitan.
Hirurogeta hamabi bertsolarik emon dabe izena Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
2010-05-03 15:36 BertsolaritzeaBi urterik behin izaten da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta, honezkero, hastear dago Eskualdeetako txapelketea, ondoren, udagoienean, Bizkaiko Txapelketeari ekiteko. Informazino-eguneratua www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean jaso zeinkie.
Euskerearen aldaerak jasoten dituan atlasa aurkeztu dabe Bilbon
2010-04-30 15:24 Euskerea berbagaiEuskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskerearen aldaerak mapetan jasotea dau helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu eban egitasmo hau, Markina-Xemeinen egindako Dialektologia Barne Jardunaldietan, eta gaur aurkeztu dira lehenengo liburuki biak.
Errotek herrian izan daben garrantzia azaltzeko ibilaldia antolatu dabe Zeanurin
2010-04-30 14:20Ibilbideari herriko plazan ekingo deutse, goizeko bederatzietan. Halanda be, aurretik izena emon beharko da eta bi euro ordaindu, gero jasoko dan jan-edanaren trukean.
Jon Arretxe: 'estilo desbardinak jorratuz sentiduten naz gustura'
2010-04-30 12:22 Barriketan'Sekretu beltzak' lanaren idazlea
Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen ateetan
2010-04-30 12:09 Bertsolaritzea'Badira hiru aste' baino gehiago eskina honetatik eskribiduten ez dodala. Ez pentsau, baina, bertsoak ahaztuta daukadazanik. Izan be, honezkero, aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak emon ditu bere lehenengo pausuak eta horren inguruan gabilz beharrean.






Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...