Sopelanako toponimiaren mapea kaleratu barri dabe
2011-06-07 18:33 Euskerea berbagaiHiru urteko lanaren ostean, Sopelanako toponimiaren mapea kaleratu barri dabe. Aurkezpena bagilaren 2an izan zan, Kurtzio Kultur Etxean. Ikerlanaren buruek herritarren partaidetzea nabarmendu dabe.
Hiru urteko lanaren ostean, Sopelanako toponimiaren mapea kaleratu barri dabe. Aurkezpena bagilaren 2an izan zan, Kurtzio Kultur Etxean, eta bertan izan ziran Maier Gurrutxaga eta Goizalde Ugarte ikerlariak, Josu Landaluze Sopelanako zinegotzia, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria eta Felix Mugurutza, izenen arautzeaz arduratu dan batzordeko kidea.
2008an ekin jakon leku-izenen inguruko ikerketeari, beka deialdi baten bidez. Ikerlanaren buruek herritarren partaidetzea nabarmendu dabe. Mapea egin baino lehen, eta ikerketea amaitutzat emon aurretik, jentaurreko aurkezpena egin zan, eta holan herritar guztiei parte hartzeko aukerea eskaini jake.
Ikerketea eta mapea egiteko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduaren laguntzinoa ezinbestekoa izan dala gogoratu dabe. Mapea Dunba Argitalpenak S.L. enpresak egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!