Kaotikoren seigarren diskoak gazteria mobiduarazo gura dau
2010-02-24 14:45 MusikeaTaldeak orain dala hamar urte hasi eban ibilbidea musikearen munduan eta, gaur, seigarren diskoa, 'Reacciona' izenekoa aurkeztu dabe Bilboko Bilborock aretoan, Baga-biga diskoetxearen eskutik.
III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostian
2010-02-24 13:10 Euskerea berbagaiJardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan dabilzanei zuzentzen jake eta ikerlarien, unibersidadeko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazinoan euskerearen normalkuntzan dabilzanen topagune izatea dau helburu.
'Mugarik gabeko telebista' kanpainea: sinadurak batzeko epea maiatzaren 15era arte luzatu da
2010-02-24 11:46'Mugarik gabeko telebista' kanpainea Herrialde Valentziarrean sortu zan, eta bere asmo nagusienetako bat, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izateko, eskubide hori legez bermatzea da. Horretarako, urtarrilean, herritarren sinadurak batzeari ekin jakon.
Bidaiatu trenez Interneti esker
2010-02-24 10:28Zoragarria izango litzateke ibilbide luzeko trenetan bidaiatzea. Orain, Interneti esker, Transiberianoan bidaia 'birtuala' egin daiteke. Ez da gauza bera izango, ezta pentsau be, baina egon badago webgune bat eta hor Transiberianoko bidaiaren 150 ordu grabauta topauko dozuez.
Badator DF Bertsozale Eskola 2010
2010-02-24 10:08 BertsolaritzeaAurtengo martian izango da Durangoko Plateruenako DF Bertsozale Eskolearen bigarren zikloa. Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozau gura duen edonori bertsogintzeari buruzko dibulgazino saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.
Euskadiko turismoaren irudi barria aurkeztuko dabe Bruselan
2010-02-24 09:27 Euskaldunak munduanTurismo-marka barria urtarrilaren 20an Madrilen estreinau ondoren egingo dan lehen aurkezpenerako Eskualdeen Batzordearen egoitza izango da agertokia. Ekitaldi horretan, Eskualdeen Batzordeko ordezkari batek eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusiko beste batek parte hartuko dabe.
Bilbaoeszenak arte eszenikoen sustapenerako 'Artistak egoitzan' programearen deialdia zabaldu dau
2010-02-23 14:50 kulturbizPrograma honetan, Bilboko Udalak helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntzea sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez be, dramaturgia barriak ardatz nagusiak izanik.
Euskal Herriko Musika Industriaren Plataformea (EHMIP) sortu dabe kultur industriaren krisia salatzeko
2010-02-23 14:47 MusikeaKrisiaren eragina, lehenago edo geroago, sektore danetara ailegau da eta kultur arloan izandako diru-laguntzinoen murrizketea nabarmena izan da. Egoereari urtenbidea emon guran eta erakunde publikoen babesa eskatzeko, Euskal Herirko Musika Industriaren Plataformea sortu dabe musika arloko berrogeta hamar bat ekintzailek eta manifestu batean jaso ditue euren aldarrikapenak.
Bilbaoeuskaraz.com, Bilbon euskeraz gauzatzen diran ekimen guztien alkargunea
2010-02-23 13:45Bilboko Udaleko Euskara Sailak bere web orrialde barria aurkeztu dau gaur: www.bilbaoeuskaraz.com. Atari barriaren helburua da Sailak garatzen dituan programa eta zerbitzu guztiak bilbotarrei hurreratzea eta Bilbon euskeraz gauzatzen diran ekimen guztien alkargunea izatea.
Salalah Oman-Aden atzean itxi eta Yemen-erako bidean goaz
2010-02-23 11:24 Euskaldunak munduan2010eko zezeilak 21, Aden, Yemenera heltzeko 287 itsas-milia. Piraten eremua da hau eta arriskuari aurre egin guran, 27 belaontzigaz batera konboi berezian goaz astiro-astiro. Helburua: Somalia eta Yemeneko piratakaz topo ez egitea bidean.
Julio Sotok finalean kantauko dau Etxarriko saioa irabazita
2010-02-22 13:08 BertsolaritzeaJulio Soto Gorritiko bertsolari gaztea txapela irabazteko zorian egon zan igaz, eta aurtengo Txapelketan egindako lehen agerraldian argi itxi dau hautagai sendoa dala. Lasai eta seguru ibili zan Soto, eta saioan zehar erakutsitako maila ona kartzelako lanean biribildu eban.
Jet Lag Biok 'Ideiak' ekimena abiarazo dau, gazte ekimenetarako lehiaketea
2010-02-22 11:20 kulturbizJet Lag Bio helburu zehatza dauen erreferentziazko ekimena da: urietako gazteen uri-adierazpenak bultzatu, sustatu eta ikusarazotea, eta horreek gazteen artean daben eragina neurtzea. Programa honen gakoetako bat gazteek bertan parte hartzea da. Urtean zehar abian jarten diran ekimen desbardinen bitartez, gazteen inplikazinoa bilatzen da.
Elikagaigintza arloko bost euskal enpresa izango dira Dubaiko Gulfood azokan
2010-02-22 11:04 Euskaldunak munduanBisitearen helburua euskal enpresak merkadu arabiarra ezagutu eta inportadore arabiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai-industria sustatzeko eta nazinoarte mailan erreferente legez sendotzeko asmoz.
700 lagun baino gehiagok hartu dabe parte AlhóndigaBilbaoren komunikazino-kanpainarako castingean
2010-02-22 10:38Persona horreetatik guztietatik hamar aukeratu ditue, eta eurak izango dira 2010eko lehenengo seihilekoaren amaieran ateak zabalduko dituan zentro berria gizarte osoari erakutsiko deutson komunikazino-kanpainako protagonistak.
Aramaion abiatu da Arabako Kuadriillarrteko Lehenengo Bertso Txapelketea
2010-02-22 09:43 BertsolaritzeaAstegoienean, Izarra eta Aramaio izan ziran lehian. Gaia bakotxak bere herria eukalarik bertso politak entzun ziran. Aramaioren kasuan, gorriz jantzita, trikitixa, panderoa eta kajoiaren soinuagaz lagunduta 15 lagun ibili ziran kantuan. Izarrako taldean, baltzez jantzita, 3 lagun ibili ziran ederto asko bere herriaren barri emoten. Azkenean Aramaio taldeak irabazi eban lehiaketa honetako finalerdietarako txartela.
Euskal kirolariak bikain Patagonian Expedition Race ospetsuan
2010-02-19 14:50 Euskaldunak munduan Air Europa Bimont euskal taldea bigarren sailkatu daLasterketea Magallanes itsasartean hasi zan zezeilaren 9an eta kayak, mendiko bizikleta eta trekking eginez 600 kilometro ibili ondoren, Willimas Portuan amaitu zan, Suaren Lurra, Darwin Mendilerroa eta Beagle kanala zeharkatu ondoren.
Igartza Sarien XIII. edizinoan parte hartzeko epea zabalik dago
2010-02-19 14:23 LehiaketakIdazle gazteen lana promozionetako sorturiko Igartza Sariak 13. urtea beteko dau aurten eta, orain arteko irabazleen zerrendea ikusita, liburu arrakastatsuak eta ibilbide oparoa daben idazleak ezagutarazo ditu beka horrek. Lanak bagilaren 30a baino lehen bialdu behar dira Beasaingo udaletxera.
Jokin Oregi: 'antzerkia sortzaile batentzako paradisua da'
2010-02-19 14:13 BarriketanIdazle eta antzerkigilea
Aurten be, Esne-Bildotsaren Jaia ospatuko da Bilbon
2010-02-19 13:15 Jan edanakGoizeko 9:30ean, Carlos Ibarrondo aditua Bizkaiko produktoreek ekarritako 40 esne-bildotsak burduntzian erreten hasiko da Plaza Barrian. Ondoren, 1.500 pintxo eskainiko dira 12:30etik aurrera. Pintxoak euro batean egongo dira salgai eta jasotako dirua Caritas erakundeari emongo jako.
Habana Sessions, Kepa Junkeraren lan barria, salgai
2010-02-19 11:07 MusikeaLan horretan, musikari bizkaitarrak egindakoak diran eta lehendik ezagunak doguzan kanta batzuen 11 zati dagoz. Soinu txiki eta piano baten soinua baino ez dira entzuten lan barrian. Diskoa Kubako Habana urian grabau zan 2009ko apirilean. 'Kalidadea eta freskotasuna ganezka dituan album honek Kepa Junkeraren soinu txikia eta doinuak ditu'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...