Donostiako Musika Hamabostaldiak Gasteizeraino eroango ditu Jesus Guridiren doinuak
2011-08-04 11:47 MusikeaAurten lehenengo aldiz Donostiako Musika Hamabostaldia Gasteizeraino helduko da, izan be Jesus Guriddi konpositore gasteiztarra omenduko dabe, haren heriotzaren 50. urteurrena dala eta. Araban bertan, hiru kontzertu eskainiko ditue Guridiren omenez, bata Gasteizen, bestea Araian eta hirugarrena Laudion. Musika Hamabostaldia abuztaren 7tik 31ra izango da, eta hainbat kontzertutan entzungo doguz gasteiztararren lanak.
Aurten lehenengo aldiz Donostiako Musika Hamabostaldia Gasteizeraino helduko da, izan be Jesus Guriddi konpositore gasteiztarra omenduko dabe, haren heriotzaren 50. urteurrena dala eta. Araban bertan, hiru kontzertu eskainiko ditue Guridiren omenez, bata Gasteizen, bestea Araian eta hirugarrena Laudion. Musika Hamabostaldia abuztaren 7tik 31ra izango da, eta hainbat kontzertutan entzungo doguz gasteiztararren lanak.
Jesus Guridi 1886an jaio eta 1961ean hil zan. Bere lanetan euskal folkloreak eragin handia izan eban. Amaya eta Mirentxu opera ezagunakn eta El caserío zarzuelea sortu zituan. Araban egingo diran hiru emonaldietan musika korala eta ganbera musikea izango dira nagusia. Kontzertuek Arabako Foru Aldundiaren babesa dauke, eta doban izango dira.
Donostiako Musika Hamabostaldia lehenengoz izango da Gasteizen, baina Araban egon da lehenago be. 2004an, berbarako, Guardian kontzertua antolatu zan. Abuztuaren 6an, Gasteizeko jaien barruan, Karmengo eleizan, Guridik egindako musika korala eta organorako konposizinoak interpratuko ditue Andra Mari Abesbatzak, Haizea Muñoz sopranoak eta Gerardo Rifon organisteak. Emonaldia 20:30ean hasiko da.
Abuztuaren 17an, Araiako Andra Mari aretoan, Quiroga laukoteak Guridiren ganbera musikea izango dau oinarri. Guridiren 2. Kuartetoa eta Beethovenen Rasumowsky interpretauko ditue. Arriaga laukoteak abuztuaren 26an joko dau, Laudioko Lamuza plazan. Kontzertuaren lehenengo zatian Juan Crisostomo Arriagaren era Luigi Bocheriniren lanak eskainiko ditue, eta bigarrenean, Guridi eta Eduard Toldrarenak. Araia eta Laudioko kontzertuetan konpositore gasteiztarraren ganbera musika guztia jasoko dabe.
Donostian egingo diran hainbat kontzertutan be gogoratuko da Guridi, esaterako, organo zikloan eta dorretxeetan izango diran emonaldi batzuetan. Hamabostaldiaren inaugurazino egunean, Easo Txiki eta Araoz Txiki abesbatzek Así cantan los niños abestuko dute.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!