Kiss talde beteranoa izango da izarra gaur Azkena Rock-en
2010-06-25 12:09 MusikeaAzkena Rock Festivalaren lehenengo egunean, atzo 9.124 lagun batu ziran, besteak beste, Gov't Muleren, Kitty, Daisy & Lewis taldearen eta The Hold Steady, Th' Legendary Shack Shakers eta The Jim Jones Revue-ren erritmoakaz gozetako.
Negu eta udabarri hotz eta euritsuaren ondoren, eguzkiaren zain egon gara baina golpera gehigikeriarik ez da komenidu!!!
2010-06-25 11:04 Begi betegarriEHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean egindako doktoretza-tesi batek Glenn Brown 2010 saria jaso dau
2010-06-25 10:41Ibon Alonso Villanuevak 2004ko iraila eta 2008ko zemendia bitartean egin eban tesia, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Kristal Likidoen Taldean, Cesar L. Folcia eta Josu Ortega irakasleek ikuskatuta. Lanaren ondoren, 11 argitalpen egin dira nazinoarteko hainbat aldizkari ospetsutan.
XXVII. Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dabe
2010-06-24 15:55 KultureaEkitaldian Ertibilen 2010eko edizinoan saritu dituen hiru artistarik bi izan dira: Itziar Barrio (margolaria) eta Begoña Anton (argazkilaria); Nadia Barkate (margolaria) be saritua izan da baina ezin izan dau etorri.
AlhóndigaBilbaok aizkolari txapelketea antolatu dau, bideo-joko baten bitartez, Arriquibar plazan
2010-06-24 15:22Hurrratzen diranek aizkolari moduan dituen trebetasunak erakutsi ahal izango ditue, enborrak modu birtualean moztuz, ekitaldi honetarako berariaz preparautako bideo-joko parte-hartzaile dibertigarri batean.
Guggenheim Bilbao Museoko Fundazioaren Patronatuaren bilerak makinatxu bat barrikuntza dakarz
2010-06-24 15:00 kulturbizBisitarien kopurua aurreko urteetako mailan mantendu da, nahiz eta munduko egoera ekonomikoa gogorra izan. Aitatzekoa da igazko ekitaldiagaz konparauta, 10 puntu egin dauela gora atzerriko bisitarien kopuruak, batez be, Frantziatik etorritakoenak, eta horreek dagoeneko bisitari guztien % 24 dira.
Ken zazpi taldearen disko barria urte amaierarako izango da plazan
2010-06-24 14:39 MusikeaLehenengo bost abestien grabazinoa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin da eta Rafa Sardinak gidatu ditu produkzino-lanak. Ganerako kantuen grabazinoa, barriz, garagarrilean zehar amaituko da, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesen (AEB) amaituko ditue lan barri honen nahasketak eta masterizazinoa.
Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko kontzertu denporaldia agurtzeko euskal doinuak eta britainiar folk erritmoak aukeratu ditu
2010-06-24 14:31 MusikeaBilboko Udal Musika Bandeak Iñaki Urkizu Zuzendariorde Titularraren zuzendaritzapean, udabarriko Kontzertu denporaldiari amaierea emongo deutso bagilaren 25ean, Zabalguneko Eraikinean, arratsaldeko 19:30etan. Sarrerea dobanekoa da.
18 talde, 100 musikari eta 26 emonaldi, XXXIV. Jazz Getxon
2010-06-23 15:51 MusikeaBadator Euskadiko Jazz jaialdien ibilbideari hasierea emongo deutson XXXIV. Jazz Getxo. Garagarrilaren 1etik 5era Algortan, Bihotz Alai plazan, gaueko 21:00etan hasiko diran kontzertuetan, izar handiak, beteranoak, grammy saridunak eta balore barriak izango dira danon gozagarri.
Barrena mobiduarazoten daben ipuinak dakarz Karmele Jaiok 'Heridas cronicas' liburuan
2010-06-23 15:25 KultureaKarmele Jaioren bigarren itzulpen lana da Heridas cronicas, honezkero 4. edizinoan dagoan La manos de mi madre lanaren ondoren. Dana dala, itzulpen lana baino gehiago liburu barria dala sentiduten dot adierazo dau egileak; berridazketa lana izan da eta, ganera, itzultzean gauzak aldatzen dira. Testuak ispiluaren bitartez ikusten dozuz.
'Descúbrelo' kartelak iragarriko dau aurtengo Bilboko Aste Nagusia
2010-06-23 14:58Laura Martínez Martínen 'Descúbrelo'izeneko kartela izan da 2010eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea. Martínez Sestaokoa da, informatikan lizentziaduna eta programatzaile lanak egiten ditu. Artea eta diseinu grafikoa gustetan jakoz eta, aurten, lehenengoz aurkeztu da Bilboko eta Santurtziko jaietako kartel lehiaketetara eta biak irabazi ditu.
Zuia Euskaraz Eguna ospatuko da domekan
2010-06-23 12:19 Euskerea berbagaiZuiako Udalak (Araba) Zuia Euskaraz Eguna antolatu dau datorren domekarako, bagilaren 27rako, Bidabarri euskera alkartearen eta Zuiako gau eskolearen laguntzinoagaz. Egun hau antolatzearen helburua, urtero gai desbardin bat aukeratuz Zuian euskereari bultzada bat emotea da.
Zientzia eta teknologiako gaiek ez dabe aparteko garrantzirik eta lehentasunik telebistako albistegietan
2010-06-23 11:08Elhuyar Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren babesagaz, zientzia eta teknologia gaiak telebistako albistegietan zelan emoten diran aztertu dau, sei hilebetez. ETB1, ETB2, TVE eta La2 kateek emoten dituen gaueko albistegiak izan ditu aztergai Elhuyarrek.
20 konpainia XI. Bilboko Kalealdian
2010-06-22 18:43 KultureaBilboko XI. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalea eszenatoki bilakatzen adituak diran nazinoarteko artistak batuko ditu barriro be garagarrileko lehenengo hamabostaldian. Ohikoa danez, emonaldiak Kale Nagusiaren inguruan eskainiko dira garagarrilaren 1ean eta 2an eta Zazpi Kaleetako eta inguruetako plazetan, barriz, garagarrilaren 6an, 7an eta 8an.
Alkarteetan euskerearen erabilerea sustatzeko metodologia eskuliburua aurkeztu dau Topaguneak
2010-06-22 17:25 Euskerea berbagaiEskuliburu honek, era guztietako alkarteetan euskerearen erabilerea sustatzeko metodologia garatzen dau. Euskera alkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko desbardinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia dau oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak.
Uda honetan, Txato Platogaz egingo dogu jantzan
2010-06-22 15:47 MusikeaMaiatzean bigarren diskoa kaleratu ondoren, aurkezpen-prentsaurrekoa gaur egin dau Txato Plato taldeak. 'Biba kapitaina' izenburupean, jantzarako eta ondo pasetako hamabi kanta batzen dituan lan hau Babel Musik zigiluagaz atara dabe eta, diskoaz gan, bideoklipa be aurkeztu dabe.
Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti, Migel Madariaga eta Pete Cenarrusak Bizkaitar Argia sariak jaso ditue
2010-06-22 15:21 sariak-autortzakGaur, bagilak 22, José Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusiak Ilustre de Bizkaia-Bizkaitar Argia sariak emon deutsez Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti eta Miguel Madariagari; ekitaldian egoterik izan ez dauen Pete Cenarrusari, barriz, garagarrilaren azken egunetan Boisen bertan emongo deutso Saria Jose Luis Bilbao diputadu nagusiak Boiseko Jaialdian.
Imelda May, El Vez eta The Experimental taldeak doban Azkena Rock jaialdiaren bezperan
2010-06-22 12:36 Musikea Azkena Rock Jaialdia bagilaren 24, 25 eta 26an MendizabalanImelda May, El Vez eta The Experimental Tropic Blues Band taldeak Azkena Rock jaialdiaren atarikoak egingo ditue. Gasteizko jaialdi ezagunaren barruan Mendizabalan emon behar daben kontzertuaren egun berean, 13:30etik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan joko dabe doban.
Munduko Jenteen IV. Jaialdia ospatuko da Bilbon eguaztenetik domekara bitartean
2010-06-22 11:19 jardunaldiakLaugarren urtez jarraian egingo da Bilbon Munduko Jenteen Jaialdia. Gizartea sentikor bihurtzeko proiektua da, kulturearen ezagutza eta euskal gizartearen eta Bilbon eta Bizkaian finkaturiko etorkinen arteko alkarrekintza sustatzea dau helburu. Amesa da alkar onartzea, errespetetea, berba egitea eta adiskidetasun-loturak eta lotura profesionalak erraztea.
'Ahoa bete hots' jardunaldiak garagarrilaren 22tik 24ra Villabonan
2010-06-21 18:02 BertsolaritzeaKulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskerearen ahozko gaiez eginiko gogoetak batu eta esperientziak jasotea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitekezan ikusteko. Ahozkotasunaren hiru esparru landuko ditue: umeen mundua, jardun berezituak (hizkuntza-literatura-hedabideak) eta kultur adierazpena.



Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...