Txotxongilo Egunak makina bat ikuskizun ekarriko ditu Sestaora irailaren 2tik 4ra

Bizkaie! 2011-08-30 12:34   Kulturea

Hiru egunez, irailaren 2tik 4ra bitartean, danetariko txotxongilo-ikuskizunak eskainiko ditue Sestaon, Txotxongilo Eguna 2011 dala eta. Ekitaldiak barikuan hasiko dira, Musika Eskolan, 19:00etan. Inaugurazinoaren ostean, Aura Teatro talde bilbotarrak El bolso amarillo lana eszenaratuko dau. ostean, 20:00etan, O' Ryan pubean, Erre Ke Errek Pilindrajos bai sorkuntza rockeroa eskainiko dau.

Zapatuan, goizean goizetik, abiatuko dira emonaldiak. Txotxongiloak egiten ikasteko tailerra emongo dau Rafa Villak, eta Sortzen taldeak makilaje-ikastaroa egingo dau. Domekan be ikastaroak emongo ditue.

Ikuskizunak euskeraz zein gaztelaniaz izango dira, eta ume zein helduentzat. Zapatuan, ondoko lanez gozetako aukerea eukiko dogu: Pinotxo, Bihar konpainia (euskeraz, umeentzako); Hartz goxozalea, El tenderete (euskeraz eta gaztelaniaz, umeentzako); Erreka Mari, Txotxongilo (euskeraz, umeentzako); Pintan bastos, ganan flores, Pro-ismo cero (gaztelaniaz, umeak); eta, No es fácil, Behibi´s (gaztelaniaz, helduak).

Domekan, hilaren 4an, Colectivo Humano taldeak El caballero Griforroto ekarriko dau Sestaora; Corrado Masaccik, berba bako Paracalles; Irrintzik, Bakartxoren zapatilak; Toni La Salek, Birusak erasoan!!!; eta, Taun Taunek Txio Txioka. Domekako ekitaldi guztiak umeentzako edo publiko guztientzako dira.

Emonaldietako batzuk kalean (San Pedro plazan, Balmaseda Kontea plazan eta Kaskon) izango dira, eta beste batzuk Musika Eskolan eta O'Ryan edo Chacha pubetan. Egitarau osoa webgune honetan dago: www.txotxongilo.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu