Igor Yebra, Dulce Pontes eta Josemi Carmona, aurtengo Getxo Folk jaialdiko protagonistak
2011-08-31 15:53 MusikeaAurtengo GetxoFolk jaialdirako beren-beregi sortutako ikuskizun bategaz hasiko da festiba. Izan be, Korrontzi eta Oinkari taldeek, Igor Yebragaz batera, Urratsa lan barria aurkeztuko dabe. GetxoFolk irailaren 8an hasi eta 11n amaituko da.
Aurtengo Getxo Folk jaialdirako beren-beregi sortutako ikuskizun bategaz hasiko dala jakinarazo dabe gaur prentsaurrekoan festibaleran arduradunek. Izan be, Korrontzi eta Oinkari taldeek, Igor Yebragaz batera, Urratsa lan barria aurkeztuko dabe. Getxo Folk irailaren 8an hasi eta 11n amaituko da. Prentsaurrekoan Koldo Iturbe Getxoko Kultura zinegotzia, BBKko ordezkari Gorka Martinez, Marta Herrera Getxo Folkeko zuzendaria eta Korrontzi taldeko Agus Barandiaran izan dira.
GetxoFolk musikEaren jai handia izango da, Koldo Iturbe Kultura zinegotziaren arabera. Hainbat kultura eta herri ezgautzeko aukera ederra da, ganeratu dau. Aurtengoa 27. urtea da, eta daborduko kultur aniztasunaren jaia bihurtu dala azaldu dau Iturbek.
Igaz 25.000 lagun batu ziran Getxon folkaren inguruan. Arrakasta horretan alkarlanak garrantzi handia daukala azpimarratu dau Koldo Iturbek. Udalaren eta talde eta alkarteen arteko alkarlanaren emoitzea da. Oso garrantzitsua da guretzat, adierazo dau.
Marta Herreras jaialdiko zuzendariak egitarauaren kalidadea eta aniztasuna nabarmendu ditu. Danetara, hamahiru kontzertu eskainiko dira, eta kaleko bandak egunero ibiliko dira kalez kale. Saio nagusiak Areetako Geltokiko plazan egingo dira, 21:00etan, domekan izan ezik, orduan, 20:00etan izango da. Korrontzi, Igor Yebra eta Oinkarik sortutako Urratsa lanak estreinauko dau eszenatokia, hilaren 8an; 9an, Eskoziako The Unusual Suspcets taldeak joko dau; 10ean, Aljeriako Idir kantariaren txandea izango da; eta, amaitzeko, 11n, Portugaletik Dulce Pontesek fadoaren doinuak ekarriko ditu.
Agus Barandiaran Korrontzi taldeko kideak gogoratu dauenez, hirugarren aldiz egongo dira Getxo Folken. Jaialdia benetan be garrantzitsua izan da guretzat, batez be gure lana ezagutarazoteko, azaldu dau. Urratsa lan barria beren-beregi preparau dabe Getxo Folken aurkezteko. Proposamena egin geuntsan Martari, eta baietz esan euskun. Oinkari taldeagaz batera, hainbat bider ibili gara, baina Igor Yebragaz ez. Gauza polita izango da, oso koloretsua, azaldu dau.
Kontzertu nagusien leku berean,19:00etan, saio bana atondu dabe egunero. Ondoko taldeak izango dira bertan: Tambor de Saia, Audience plays Amerikanuak, Seafpid, Ruaille-Buaille, Josemi Carmona, Felah Mengus eta María Berasarte.
Umeentzako saio bi atondu ditu Getxo Folkek, bata Flamenco Kid taldearen eskutik, eta bestea Andres Isasi Musika Eskolako bandearen eskutik.
Saio nagusietarako sarrerak salgai dagoz, merkeenak, 5 euroan, eta karuenak, 15ean. Ganerako kontzertuak doban dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!